Gorpuzkinak deshobiratzeko edo lekuz aldatzeko eskaria

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Edozein hilotz edo giza gorpuzkin lurpetik ateratzeko eskaria, hauetako bat izanik xedea:
  • Hilerri berean hobiratzea berehala, hilkutxa bat bestearekin ordeztuz, egoki ikusten badu arauz esku hartu behar duen pertsonal sanitarioak.
  • Beste hilerri batera eramatea, aurrez egiaztapena eginik probintziako Osasun Ordezkaritzak edo organo eskudunak. Osasun-agintaritza eskudunak emango du baimena. Berriz hobiratzeko epea ezin izango da 48 ordutik gorakoa.
  • Hilerri bereko beste lurperatze-unitate batean hobiratzea, haren titularraren baimena izanda, a) puntuan adierazitakoaz gain.
  • Berehala erraustea, indarrean diren xedapenen arabera.

Nork eskatu ahal du?

Deshobiratu edo lekuz aldatu beharreko pertsonarekin senidetasun-harremana dutenek edo haren ordezkari direnek.

¿Noiz eskatu daiteke?

Edonoiz, behin 5 urte pasatutakoan hobiratu zenetik.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikuspen administratiboa.
  3.  Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4.  Obra eta Zerbitzuen arlora bidali.
  5.  Txosten teknikoa eta juridikoa.
  6.  Zuzentzeko eskaera egin, azteketa teknikoak eskatuta.
  7.  Hilerriko koordinatzailearen izapidea, deshobiratzea egiaztatuz.
  8.  Ebazpena, Obrak eta Zerbitzuen zinegotziaren erabakiz emana.
  9.  Jakinarazpena interesdunari.
  10.  Jakinarazpena Ogasun arloari, dagokion tasa likidatu eta ordaintzeko.
  11.  Jakinarazpena hilerriko koordinatzaileari.

Prezioa

Ordenantza Fiskala

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 5 egun. 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Deshobiratu behar diren gorpuzkinak norenak diren, haren datuak.
  • Gorpuaren edo gorpuzkinen kargu egingo den pertsonaren datuak, eta hildakoaren oinordeko legitimo delako ziurtagiria.
  • Gaur egungo lurperatze-unitatearen kokapena.
  • Gorpua edo gorpuzkina nora aldatu nahi den.
  • Epailearen baimena, beharrezko bada.
  • Osasun-baimena, beste udalerri bateko hilerrian hobiratu behar bada berriz.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Lanak eta Zerbitzu Publikoak - Lanak eta Zerbitzu Publikoak

Dokumentazioa

  • Besteak
  • Baimena
  • Egiaztagiria
  • Bikoteko kide baten heriotza ziurtagiria

Legezko informazioa

Lege-esparrua

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1.  Registro de entrada.
  2.  Revisión administrativa de la documentación.
  3.  Remisión al área de Obras y Servicios.
  4.  Informes técnico y jurídico.
  5.  Resolución mediante Decreto de la Concejalía Delegada de Obras y Servicios.
  6.  Notificación a la persona solicitante.
  7.  Comunicación al Área de Hacienda, a efectos de liquidación y abono de la Tasa correspondiente.
  8.  Comunicación al Coordinador del Cementerio.

Oharrak

  • Debekatuta dago I. eta II. taldeetako gorpuak eta I. taldeko gorpuzkinak deshobiratzea. II. taldeko gorpuzkinen deshobiratzeak babes erradiologikoan eskumena duen agintaritzak emandako jarraibideen mende egongo dira.
  • I. taldea: Heriotzaren kausa dela-eta osasun-arriskua dakarten gorpuak; arrisku profesionala, hileta-zerbitzuetako langileentzat, eta biztanleriarentzako arriskua, administrazio publikoak ezarritako arau eta irizpideen arabera. Heriotza-kausa horien artean daude Euskal Autonomia Erkidegoko hilotz-sanitatearen erregelamenduaren 1. eranskinean jasotako gaixotasunak, eta halaber  osasun-agintaritzak une jakin batean talde horretan sartutakoak.
  • II. taldea: Kutsatutako pertsonen hilotzak hartzen ditu barnean, izan substantzia, isotopo edo produktu erradioaktiboek kutsatuak edo izan irradiazioa jasan ondoren kutsadura erradioaktiboaren sanitate-arriskua dutenak.
  • III. taldea: I. eta II. taldeetan jaso gabe dagoen beste edozein kausaren ondorioz hildako pertsonen gorpuak.
  • Oro har, ezin izango da deshobiratu III. taldeko gorpurik hobiratu zenetik 5 urte igaro baino lehen. Osasun Sailak honako kasu hauetan baimendu ahal izango du 5 urte baino lehen gorpuak deshobiratzea:
    • a) Epailearen agindua badago.
    • b) Gorpu baltsamatuak badira; kasu horretan, zehaztu behar da zer neurri higieniko-sanitario hartu behar den.
    • c) Instalazioak hondatu diren edo hondamendi naturalak gertatu diren kasuetan.
    • d) Hilkutxa espero den moduan badago berehala hilerrian berriz hobiratzeko edo errausteko.
  • Ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean aldi baterako eten egingo dira gorpu-deshobiratzeak, salbu agintaritza judizialak agindutakoak. Gauza bera igande eta jaiegunetan.