Gizarte inklusiorako laguntza berezia

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Aldizkako laguntza ekonomikoa da, gehienez ere 12 hilabetez ematen dena, eta oinarrizko premiei lotutako gastuak zein gizarte eta/edo lan inklusioko prozesu baten ondoriozko gastuak estaltzea du helburua.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edozein pertsonak, edo horren ordezkariak, baldin eta betekizun hauek betetzen baditu:
  • Santurtzin erroldatuta egotea.
  • 18 urte baino gehiago izatea.
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzeko eskubiderik ez izatea eskatzen den gutxieneko adina ez izategatik.
  • Eskabidea aurkeztu aurreko 12 hilabete lehenago gutxienez bizikidetza-unitate bat eratuta izana.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta egotea eta hartan benetan bizitzea, eskabidea aurkeztu aurreko 30 hilabeteetan, gutxienez.
  • Laguntzeko/esku-hartzeko plan indibidual bat sinatuta edukitzea eta plan horren alderdi guztiak betetzea.
  • Ez edukitzea Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta azkenduta edo etenda (guztiz edo zati batez) betebeharrak ez betetzeagatik edo arau-hausteak egiteagatik.
  • LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda izatea.

¿Noiz eskatu daiteke?

Edonoiz.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30
  • E-posta bidez: sac@santurtzi.eus

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikustea administratiboa.
  3. Hitzordua gizarte-langilearekin.
  4. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  5. Gizarte Zerbitzuen arlora bidali.
  6. Eskariaren analisi teknikoa.
  7. Eskatzailearekin arreta/esku-hartze plan pertsonalizatua adostu.
  8. Ebazpen-proposamena.
  9. Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza sailera bidali.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: Hilabete.

Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak sei hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • S002 Ordezkapen idatzia (hala badagokio)
  • Eskari-orri espezifikoa, Foru Aldundiak ezarrritako eskari-eredu estandarrarekinn bat datorrena (ikusi inprimakia).
  • Gizarte inklusiorako laguntza bereziaren proposamena. (ikusi imprimakia)
  • Helbideratzea Banku-entitate laguntzailean egiteko fitxa (ikusi imprimakia)
  • Eskatzailearen egoera pertsonal edo familiarraren eta haren bizikidetza-unitate bereiziaren egoera egiaztatzen duen dokumentazioa: 14 urtetik gorakoen NAN, AIZ edo pasaportea; familia-liburua; batura zibilen erregistroko ziurtagiria; banantzeko edo dibortziatzeko epaia eta, hala badagokio, hitzarmen arauemailea.
  • Bizileku- edo ostatu-egoera egiaztatzeko dokumentazioa: alokairuaren kontratua, azpierrentamendua, ostatua/apopilo-etxea, muturreko premia, etxebizitzaren jabetzako eskriturak.
  • Egoera ekonomikoa egiaztatzeko dokumentazioa: hala badagokie, etxebizitzan bizi diren 16 urtetik gorako pertsona guztien lan-kontratu eta nominak, eta senideek dituzten kontuen eta banku-titulu edo gordailuen saldoaren bankuko egiaztagiria (ikusi inprimakia).
  • Laguntza eskatzea eragin duten kontzeptuei dagokien dokumentazioa: hipoteka-maileguaren kontratua eta ordainagiriak; alokairuaren ordainagiriak; uraren, argiaren, gasaren, erkidegoko gastuen, OHZren eta etxebizitzako aseguruaren (kontratua eta prima) ordainagiriak; eta, beste laguntza batzuk eskatuz gero, bi aurrekontu (dentista, betaurrekoak, altzariak, etxetresna elektrikoak…).
  • Aurkeztu beharreko beste agiri batzuk: banku-helbideratzearen agiria (beteta), ibilgailuen ziurtagiria (zirkulazio-baimena eta azterketa teknikoko txartela), 16 urtetik gorakoen matrikulazio-ziurtagiria (ikasketak egiten ari badira), Etxebiden alokatzeko etxebizitzen eskatzaile gisa izena emateko eskariaren kopia.
Interesdunak eskarian ez badio Santurtziko Udalari beste herri-administrazio batzuei izapide hori egiteko behar duen informazioa eskatzeko baimena ematen, agiri hauek ere aurkeztu beharko ditu:
  • Lanbiden enplegu- edo prestakuntza-eskatzaile gisa alta eman izanaren edo eskaria berritu izanaren egiaztagiria.
  • DSBE eta EPO jasotzen dituela edo ez dituela jasotzen egiaztatzen duen ziurtagiria edo 18 urtetik gorakoek Lanbiden prestazio horiek eskatu izanaren egiaztagiria.
  • Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren (SEPE) ziurtagiria, adierazten duena etxebizitzan bizi diren 16 urtetik gorakoek prestazioak jasotzen dituzten ala ez.
  • Bizkaiko Foru Ogasunaren azken bost urteetako ondasunen, errentaren eta banku-kontuen ziurtagiria.
  • Ondasun higigarri eta higiezinen gaineko Bizkaiko Foru Aldundiaren ziurtagiria.
  • Lanean ari diren 16 urtetik gorako guztien lan-bizitzaren ziurtagiria.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi
Bizkaiko Foru Aldundia: Enplegua, Gizarte inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko saila. 900 22 00 02
Bizkaiko Foru Aldundia: web-gunea

Ardura daukan unitatea

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Erroldatze-ziurtagiria
  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak
  • Bikotea ez edukitzearen zin egindako deklarazioa
  • Familia unitatearen egiaztatze dokumentua

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikustea administratiboa.
  3. Hitzordua gizarte-langilearekin.
  4. Gizarte Zerbitzuen arlora bidali.
  5. Eskariaren analisi teknikoa: kasuaren diagnostikoa eta balorazioa.
  6. Eskatzailearekin arreta/esku-hartze plan pertsonalizatua adostu.
  7. Ebazpen-proposamena.
  8. Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza sailera bidali.

Oharrak

  • Laguntza 12 hilabeteko eperako emango eta 6 hilabeteko epealdietarako berritu ahal izango da, jarraiatuak edo jarraitu gabeak, gehienez ere 30 hilabetez, beti ere pertsona horfien egoerak bere horretan badirau eta laguntzeko/esku-hartzeko plan indibidual batean harturiko konpromisoak betetzen baditu.
  • Gizarte inklusiorako laguntza bereziak eskaria aurkeztu eta hurrengo hilabeteko lehen egunetaik aurrera ordainduko dira. Laguntza hauek hilabetea amaitutakoan ordaintzen dira.