Erreklamazioa Hautesle-erroldari

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Hautesle-erroldari egiteko erreklamazioa da, hautesle jakin baten datu pertsonalak gaizki jasota daudela agerian uzteko.

Nork eskatu ahal du?

Santurtzin bizi eta haustesle izateko baldintzak betetzen dituen pertsonak, edo bestela,  legezko edota borondatezko ordezkariak.

¿Noiz eskatu daiteke?

  • Edonoiz, hauteskunde-garaietan ez bada.
  • Hauteskunde-garaietan, hauteskundeak deitu eta seigarren egunean, zortzi eguneko epean. Kasu honetan, ondoko erreklamazioak baino ez dira kontuan hartuko: datu pertsonaletako errore-zuzenketak, hauteskunde-barruti berean izandako bizitoki-aldaketak edo interesatua hauteskunde-barrutiko inongo ataletan ez egotea, horretarako eskubidea izanda ere.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Bizkaiko Hautesle-Erroldako Bulegoa. Plaza del Ensanche 3, 48009, Bilbao, 944 10 61 00.
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)

Dokumentazioa artxibatu.

Prezioa

Coste asumido íntegramente por el Ayuntamiento.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 3 egun. 
Legezko gehienezko epea: Hauteskunde-garaietatik kanpo aurkeztutako erreklamazioak Haustele-erroldako Bulegoaren probintzia-ordezkaritzak eskaria jaso eta bost eguneko epean ebatziko dira. Hauteskunde-garaietan kanpo aurkeztutako erreklamazioak 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • S001 Eskari-orri orokorra
  • S002 Ordezkapen idatzia (hala badagokio)
  • Eskari-eredu normalizatua (ikusi inprimakia).
  • Identifikazio-agiria (NAN, atzerritarraren identifikazio-zenbakia, pasaportea).
  • Adinez nagusi desgaitua: ordezkaritza egiaztatzen duen epai judiziala.
  • Besteren ordez aritzekotan: ordezkapen idatzia (ikusi inprimakia) eta ordezkari nahiz ordezkatuaren identifikazio-agiriak.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257) 
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza eta Zerbitzu Orokorrak - Idazkaritza

Dokumentazioa

  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaria erregistratu eta izapideari hasiera eman, dokumentazioa eskaneatuta.
  2. Aurkeztutako dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4. Izapidea egiteko ardura duen arlora edo atalera bidali.
  5. Erreklamazioan udalari dagozkion datuka idatzi.
  6. Idazkaritza eta Alkatetzearen sinadura.
  7. Haustele-erroldako Bulegoaren Bizkaiko Ordezkaritzara bidali.
  8. Haustele-erroldako Bulegoaren Bizkaiko Ordezkaritzak erreklamazioaren ebazpena eman, dagokion zuzenketa aginduz.
  9. Erreklamazioa egin duen pertsonari erabazpena jakinarazi.

Oharrak

  • Hautesle-errolda iraunkorra da eta hilero egunertzen da, hilabete bakoitzaren lehenbiziko egunean.
  • Hautesle-erroldako Bulegoaren probintzia-ordezkaritzek interesatuen esku izango dite errolda kontsulta dezaketen, udalen eta kontsulatuen bidez egin daitekeena edo Ordezkaritzan bertan.
  • Hautesle-erroldako Bulegoak hautesle guztiei errolda-txartela bidaliko die eta haustele-erroldan dauden datu eguneratuen berri emango die, zein atal eta mahaitan dagokien bozka egitea, bai eta atal, egoitza edo mahaia aldatu den kasuetan, hori ere jakinaraziko die, 5/1985 Lege organikoaren 24 artikuluak azaltzen duenaren ildotik.
  • Hautesle-erroldako Bulegoaren ebazpenen kontra errekurtsoa jar daiteke administrazioarekiko auzibideetako epailaren aurrean, jakinarazpena jaso eta bost eguneko epean.
  • Epaia bost eguneko epea eman beharko da eta interesatuari, udalari, kontsulatuari eta probintziako Hautesle-erroldako Bulegoari jakinaraziko zaie. Epai honek bide judiziala agortzen du.