Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: salbuespen-eskaria desgaitasuna duten pertsonentzat

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergatik salbuesteko eskaera, hauei aplikatzen zaien desgaitasun-arrazoiagatik:
  • Mugikortasun urriko pertsonentzako ibilgailuak, 1998ko abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak onesten duen Ibilgailuen Araudi Orokorraren II. eranskineko A hizkian aipatzen direnak, desgaitasuna duten pertsonen izenean baldin badaude matrikulatuta.
  • 14 zaldi fiskal baino gutxiagoko ibilgailuak, desgaitasuna duten pertsonen izenean baldin badaude matrikulatuta, eta haiek bakarrik erabiltzekoak baldin badira. Desgaitasuna duten pertsonek gidatzen dituzten ibilgailuei zein halako pertsonak garraiatzera bideratutako ibilgailuei aplikatuko zaie salbuespen hori.

Hauek jotzen dira desgaitasuna duten pertsonatzat:
  1. % 33ko edo gehiagoko eta % 65 baino gutxiagoko minusbaliotasun-maila aitortua izanik, mugikortasun urriko gabezia-egoeran daudenak (hau da, 1999ko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuko eranskinean dagoen baremoko A, B edo C kalifikazioa), edo 7 puntu edo gehiago dituztenak baremo horretako D, E, F, G edo H hizkietan.
  2. % 65eko edo gehiagoko minusbaliotasun-maila aitortua dutenak.
Aurreko ataletan sartuta dauden eta mugikortasun-baremoko A hizkiarekin kalifikatutako mugikortasun urriko gabezia-egoeran dauden pertsonei ez zaie aplikatuko 14 zaldi fiskaleko muga, betiere ibilgailua gurpil-aulkiarentzat egokituta badago.

Nork eskatu ahal du?

Interesduna den edozein pertsonak edota ordezkariak.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4. Zerbitzu ekonomikoak atalera bidali.
  5. Txosten teknikoak.
  6. Organo eskudunaren ebazpena.
  7. Jakinarazpena interesdunari.
  8. Ibilgailuen errolda eguneratu.
  9. Zerga ezestatu edo itzuli, hala badagokio.

Prezioa

Ordenantza fiskala

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 7 egun. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa: administrazioak sei hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria onetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Identifikazio-dokumentuak: interesdunaren edo ordezkariaren NANa edo IFKa, edo beste nortasun-agiri bat.
  • Organo eskudunak egindako ziurtagiria, desgaitasuna egiaztatzen duena, eta hala badagokio, mugikortasun murriztuko egoerarena.
  • Ibilgailuaren zirkulazio-baimena.
  • Itzulketa jasotzeko kontuaren zenbakia, hala badagokio.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Ekonomia eta Ogasuna - Zerbitzu ekonomikoak

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak
  • Sinatutako deklarazioa
  • Fitxa teknikoa
  • Matrikulatze zerga
  • Zirkulazio baimena

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Zerbitzu ekonomikoak atalera bidali.
  4. Txosten teknikoak.
  5. Ogasuna eta Ekonomia Sustapeneko zinegotziaren ebazpena.
  6. Jakinarazpena interesdunari.
  7. Ibilgailuen errolda eguneratu.
  8. Zerga ezestatu edo itzuli, hala badagokio.

Oharrak

  • Salbuespenak uneko denboraldian eragina izateko, eskaria borondatez ordaintzeko epea amaitu ondoren (martxoaren 1etik apirilaren 30era) gehienez ere hilabeteko epean aurkeztu beharko da, matrikulazio alta berrien kasuetan izan ezik. Horietan matrikulatu eta hilabeteko epea izango dute.
  • Salbuespenak uneko denboraldiari eragiten badio, salbuespenik gabeko ordainagiria ezeztatuko da, edo zerga osoa itzuliko da.
  • Salbuespena ezin zaio ibilgailu bati baino gehiagori aplikatu.