Egoitza sozio-sanitariorako sarrera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Berariazko ekipamendu bat da, zentro gerontologiko batek baino baliabide material eta giza baliabide handiagoak dituena (medikuak, erizainak eta zaintzaileak). Epe baterako plazak dira (gehienez 6 hilabete) eta gaixoei arreta sozio-sanitarioa ematen zaie.

Egoitza hauek hainbat aukera eskaintzen dituzte:
  • Gaitasun funtzionalak hobetzea.
  • Bizitzako hondarrean dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, ahal den neurrian.
  • Ospitaletan alta jaso duten gaixoak epe mugatu batez atenditzea, arrazoi sozio-sanitarioak tarteko, etxera bueltatzerik ez dutenak.
  • Arreta sozio-sanitario gogorra ematea, ez etxean, ez foru-sarearen egoitzetan atenditzeko zailtasun handia duten kasuetan.
OHAR GARRANTZITSUA: balorazioa eta espedientearen ebazpena Bizkaiko Foru Aldundiari dagozkio.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edozein pertsonak, Santurtzin erroldatuta egonda, edo horren ordezkariak, eta ondoko baldintzak betetzen dituena:
  • 18 urte beteta izatea eskaria aurkezten den unean.
  • Europar Batasuneko estatu kide bateko naionalitatea izatea.

¿Noiz eskatu daiteke?

Eskatzaileak behar duenean baina ospitalean ez badago. ospitalean egonez gero, han bertan eskatu beharko du.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
    • Registros del Servicio de Valoración y Orientación de la Diputación Foral: Ugasko 3-bis, 48014 Bilbao.
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren azterketa administratiboa egitea.
  3.  Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4.  Hitzordua gizarte-langilearekin.
  5.  Espedientea Gizarte Ekintzako Sailera bidali.
  6.  Eskaria Bizkaiko Foru Aldundira tramitatzeko eta ebazteko.

Prezioa

Zerbitzuaren kostua Foru Aldundiak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken hauek ordaindu beharreko diru-kopurua beren egoera ekonomikoaren araberakoa izango da.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: Hilabete. 
Legezko gehienezko epea: Hilabete 1, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaria ondo beteta, Foru Aldundiak ezarrritako eskari-eredu estandarrarekin bat datorrena.
  • Eskatzailearen NANa edo nortasun-agiria, edo horren legezko  edo borandatezko ordezkariarena.
  • Izatezko zaintzaren zinpeko deklarazioaren eredua, egitatezko zaintza duenak sinatua, baldin eta eskatzaileak ez badu ordezkaritza boluntarioa emateko gaitasun osorik.
  • Banku-helbideratzearen fitxa, prezio publikoa ordaintzeko. (II Eranskina).
  • Txosten medikua, eskariaren III. Eranskineko ereduarekin bat datorrena.
  • Txosten soziala, eskariaren IV. Eranskineko ereduarekin bat datorrena.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

Dokumentazioa

  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak
  • Egiaztagiria
  • Osasun txostena

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren azterketa administratiboa egitea.
  3.  Hitzordua gizarte-langilearekin.
  4.  Espedientea Gizarte Ekintzako Sailera bidali.
  5.  Eskaria Bizkaiko Foru Aldundira tramitatzeko eta ebazteko.

Oharrak

Interesdunarekin adostasunera iritsiz gero, egoitza soziosanitarioetako egonaldiak osasun sistema edo gizarte zerbitzuen sistemako profesionalek bultzaturikoak izan daitezke.