Pantalanetan amarratzeko postua ematea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Administrazio-emakida bat eskuratzea Santurtziko itsas dartsenako pantalanean amarratze-postu bat izateko eta ondoko instalazioetarako sarbidea izateko.

Nork eskatu ahal du?

Amarratze-postu bat izateko interesa duten pertsona fisikoek edo juridikoek, Santurtzin erroldatuta egon ala ez, edo bestela, horien ordezkariak.

¿Noiz eskatu daiteke?

Emakida noiznahi eskatzen da, ontzia eskuratu baino lehen edo gerora.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikuspen administratiboa. Interesduna itxaron-zerrendan sartzekoa bada, ez da behar dokumentazioa aurkeztea.
  3.  Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4.  Obra eta Zerbitzuen arlora bidali.
  5.  Kontsulta erroldan.
  6.  Analisi teknikoa eta juridikoa.
  7.  Zuzentzeko eskaera egin, analisi teknikoak eskatuta.
  8.  Amarratze-posturako itxaron-zerrenda baldin badago, zerrendan azken jartzen da eskatzailea, postu bat libratzeko txandaren zain. Hori gertatzen denean, telefonoz deitzen zaio interesdunari.
  9.  Interesdunaren onarpena bi eguneko epean.
  10.  Dokumentazio osagarria aurkeztu eta erregistratu, behar izanez gero, 15 egun baliodunen epean.
  11.  Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  12.  Obra eta Zerbitzuen arlora bidali.
  13.  Kontsultak beste sail batzuetan eta beste egiaztatze-tramite batzuk, behar izanez gero (errolda eta ordaindu beharreko zorrak).
  14.  Txosten teknikoa eta juridikoa.
  15.  Ebazpena, Tokiko Gobernu Batzordearen erabakiz emana.
  16.  Interesdunari eta Ogasun eta Ekonomiaren Sustapen arloari jakinarazi, dagokion tasa likidatu eta ordaintzeko.
  17.  Txartela eman, amarratze-postura eta ondoko instalazioetara sartzekoa.

Prezioa

Ordenantza fiskala

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 15 egun. 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Nortasun-agirikoen tamainako bi argazki, interesdunak ez badu espresuki baimentzen HAZeko langileek egitea argazkia.
  • Ontziaren aseguru-kontratua, 607/1999 Errege Dekretuan ezarritako estaldurekin, eta haren poliza.
  • Ontziaren argazkia, 10 x 15 tamainakoa.
  • Banku-kontuaren zenbakia.
  • Desgaitasunik izanez gero, hura egiaztatzeko ziurtagiria, erakunde eskudunak emana.
  • Eskatzailearen edo bestela ontzia normalean erabiliko duenaren titulazioa egiaztatzeko dokumentazioa.
  • Interesdunak ez badu baimena ematen, eskabidean, Santurtziko Udalak izapide honetarako behar den informazioa beste administrazio publiko batzuetatik lortzeko, honako dokumentu hauek ere aurkeztu beharko dira:
    • Idazpen-orria, nabigazio-baimena eta nabigagarritasun-ziurtagiria, Itsas Kapitaintzak emanak.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Lanak eta Zerbitzu Publikoak - Lanak eta Zerbitzu Publikoak

Dokumentazioa

  • Besteak
  • Egiaztagiria
  • Argazkia

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1.  Registro de entrada.
  2.  Revisión administrativa de la documentación.
  3.  Remisión al área de Obras y Servicios.
  4.  En caso de existir lista de espera para el puesto de amarre, se incluye a esta persona en el último lugar de la lista, a la espera de su turno cuando haya puesto disponible. En ese momento se contacta telefónicamente con la persona interesada.
  5.  Presentación y registro de documentación complementaria, en su caso, en el plazo de 15 días hábiles.
  6.  Remisión al Área de Obras y Servicios.
  7.  Informes técnico y jurídico.
  8.  Resolución por Acuerdo de Junta de Gobierno Local.
  9.  Notificación a la persona interesada y al área de Hacienda y Promoción Económica, a efectos de liquidación y abono de la Tasa correspondiente.
  10.  Entrega de tarjeta para acceder al puesto de amarre y a las instalaciones anejas.

Oharrak

Ontziaren benetako neurriak ez badira dokumentazioan jasotakoak, benetako neurri maximoen adierazpena erantsi beharko da.

Plaza librerik ez izateagatik amarratze-posturik gabe gelditzen diren eskaera guztiak itxarote-zerrendan geldituko dira, ontziaren luzeraren eta interesdunen errolda-egoeraren arabera. Postu libreak sarrera-hurrenkeraren arabera esleituko dira, eta Santurtzin erroldatutako pertsonek lehentasuna izango dute erroldatu gabeen aurretik.

Hutsune bat sortzean, Obra eta Zerbitzuen sailak dei egingo dio eskatzaileari, eta adieraziko dio zer amarratze-postu egokitu zaion. Hark bi egun izango ditu adostasuna adierazteko eta 15 egun dokumentazioa entregatzeko, lehenago egin ez badu.

Desgaitasuna dutenen kasuan, esleipen-prozedurak berezitasun bakar bat izango du: eskatzaileak lehentasuna izango duela sarreratik hurbilen dauden amarratze-postuetarako.

Emakidak 8 urterako izango dira. Epe hori igarotakoan, urtez urte berrituko dira automatikoki, ez badio espresuki uko egiten administrazioak edo emakidadunak.