Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: behin betiko edo lapurretagatiko aldi baterako itzulketa

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren kuota proportzionala (ikus formula) itzultzeko eskaera, baja eman eta hurrengo hilabetetik abenduaren 31ra arte, ibilgailua behin betiko edo ostu edo ebasteagatiko aldi baterako baja emanez gero.

Urteko zenbatekoa x 12 hilabetera iristeko falta den hilabete-kopurua

Behin betiko baja emanez gero, aldez aurretik baja eman behar zaio ibilgailuari Ibilgailuen Zentro Baimenduetan (desegiteko leku baimenduak); horiek Probintziako Trafiko Buruzagitzari jakinarazten diote baja.

Osteagatiko edo ebasketagatiko aldi baterako bajak jasota geratu behar du Probintziako Trafiko Buruzagitzan.

Probintziako Trafiko Buruzagitzak, berriz, igarotako hilabetean izapidetutako baja guztien berri ematen dio Udalari.

Nork eskatu ahal du?

Interesduna den edozein pertsonak edota ordezkariak.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaria eskaneatu eta erregistratu.
  2. Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, frogagiri gisa.
  3. Zerbitzu ekonomikoak sailera bidali.

Prezioa

Ordainsariaren itzulketa hilabeteka hainbanatuko da, baja emandako hilabetea barne.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 7 egun 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa: administrazioak sei hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria onetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Identifikazio-agiriak: interesdunaren edo ordezkariaren NANa edo IFKa, edo beste nortasun-agiri bat.
  • Trafiko Buruzagitzak baja eman izanaren ziurtagiria.
  • Itzulketa jasotzeko kontu-zenbakia.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Ekonomia eta Ogasuna - Zerbitzu ekonomikoak

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak
  • Ibilgailuaren baja ziurtagiria
  • TMIZaren ordainagiria

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Zerbitzu ekonomikoek dokumentazioa aztertu.
  2. Ordainketa egin eskari-orrian adierazitako kontu korrontean.