Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: ibilgailu hibridoentzako, elektrikoentzako eta CO2 gutxi isurtzen dutenentzako hobarien eskaria

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Zergaren kuotaren % 50eko hobaria, ezaugarri teknikoen ziurtagirian kilometroko 110 gramo CO2 edo gutxiago isurtzen dutela jartzen duen autoentzat. Hobari horrek 2 urte iraungo du, ibilgailua lehen aldiz matrikulatzen denetik hasita, eta ofiziozkoa izango da, edo alde batek eskatuta.

Zergaren kuotaren % 100eko hobaria auto hauentzat: motor elektrikoa dutenak edo isurpenik ez dutenak (ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren arabera), motor hibridoa dutenak, eta erregai gisa gasa erabiltzen dutenak, izan gas naturala, petrolio-gas likidotua edo bioetanola. Hobari horrek 2 urte iraungo du, ibilgailua lehen aldiz matrikulatzen denetik hasita, eta ofiziozkoa izango da, edo alde batek eskatuta.

Nork eskatu ahal du?

Interesduna den edozein pertsonak edota ordezkariak.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4. Zerbitzu ekonomikoak atalera bidali.
  5. Txosten teknikoak.
  6. Organo eskudunaren ebazpena.
  7. Jakinarazpena interesdunari.
  8. Ibilgailuen errolda eguneratu.
  9. Ordainagiria ezestatu, hobaria duen ordainagiri berria egin edo itzulketa egin, dagokionaren arabera.

Prezioa

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 7 egun. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa: administrazioak sei hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria onetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • S001 Eskari-orri orokorra
  • S002 Ordezkapen idatzia (hala badagokio)
  • Identifikazio-dokumentuak
  • Interesdunaren edo ordezkariaren NANa edo IFKa, edo beste nortasun-agiri bat.
  • Interesdunak tramitea egin ezean edo beste pertsona batek sinatzen badu, ordezkatutako pertsonaren NANa aurkeztu beharko da.
  • Ibilgailuaren zirkulazio-baimena.
  • Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen fitxa.
  • Itzulketa jasotzeko kontuaren zenbakia, hala badagokio.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Ekonomia eta Ogasuna - Zerbitzu ekonomikoak

Dokumentazioa

  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak
  • Ibilgailuaren zirkulazio baimena

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Zerbitzu ekonomikoak atalera bidali.
  4. Txosten teknikoak.
  5. Ogasuna eta Ekonomia Sustapeneko zinegotziaren ebazpena.
  6. Jakinarazpena interesdunari.
  7. Ibilgailuen errolda eguneratu.
  8. Ordainagiria ezestatu, hobaria duen ordainagiri berria egin edo itzulketa egin, dagokionaren arabera.