Urbanizazio- eta azpiegitura-obrak egiteko lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Urbanizazio-obrak edo azpiegiturak gauzatzeko obrak egiteko baimena, obra horiek ez badaude sartuta behin betiko onetsitako urbanizazio-proiektu batean edo eraikuntza-proiektu batean, haren osagarri gisa. Obra-mota horien artean ditugu:
  • Enpresa hornitzaileen zerbitzuetarako kanalizazioak.
  • Zerbitzuen etxebizitzetarako lotuneak eta sare orokorretarako konexioak.
  • Zerbitzu-sareen konponketak (hornidura elektrikoaren sarea, gasa, telefonia, ur-hornidura...)
  • Ikuskapen geoteknikoetarako zundaketak.

Nork eskatu ahal du?

Interesduna den edozein pertsonak edota ordezkariak.

¿Noiz eskatu daiteke?

Obrak egiten hasi baino lehen.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1.  Eskaeraren erregistroa, dokumentazioa eskaneatuz.
  2.  Dokumentazioaren berrikuspen administratiboa.
  3.  Konpontzeko errekerimendua (10 egun).
  4.  Obra eta Zerbitzuen sailera bidali.
  5.  Txosten teknikoa eta txosten juridikoa.
  6.  Konpontzeko eskaera instantzia teknikoari.
  7.  Txosten teknikoa
  8.  Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi ordezkariaren dekretu bidezko ebazpena.
  9.  Interesdunari jakinarazi.
  10.  Ogasun eta Ekonomiaren Sustapen arloari jakinarazi, eraikuntza, instalazio eta obren tasa eta zerga likidatzeko eta ordaintzeko.
  11.  Interesa duten beste arlo batzuei jakinarazi (udaltzaingoa, hirigintza...).
  12.  Interesa duten beste administrazio edo organismo batzuei jakinarazi.
  13.  Obra ikuskatu eta jarraipena egin.
  14.  Abala itzultzeko ikuskatu, obra egiten denetik urtebetera.
  15.  Txosten teknikoa egin.
  16.  Fidantza itzuli.

Prezioa

  • a) Orokorra
    • Obra-zergaren kontzeptuan: Obra gauzatzeko aurrekontuaren % 5.
    • Horrez gain, gauzatu beharreko obraren zenbatekoaren % 100 eta hondakin-kudeaketari dagokion fidantza, gauzatu beharreko obraren % 120 (obra handitzat jotzen den kasuan).
  • b) Gainerako kasuetan
    • Udal-erabilera publikoko lurzoruetan zangak irekitzeagatik, laginketak eta kalak egiteagatik, hodi, kondukzio eta bestelako instalazioak egiteko eta konpontzeko, eta bide publikoan zoladura edo espaloiak mugitzeagatik, metro lineal edo frakzioko 3,14 euro egunean.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: Hilabete. 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

Proiektu teknikoa aurkeztu beharko da, nahitaez aurkeztu beharrekoa denean, dokumentu hauek barne direla:
  • Memoria
  • Trazaketaren oinplanoak, kanalizazioaren xehetasunak, zangaren sekzioa eta kutxatilak. Proiektatutako kanalizazioa beste zerbitzu batzuekin non gurutzatzen den adierazten duen planoa.
  • Aurrekontua
  • Baldintza teknikoen orria
  • Segurtasun- eta osasun-azterketa
  • Kalitate-kontrolaren azterketa
  • Hondakin-kudeaketaren azterketa
Gainerako kasuetan:
  • Lanen deskribapena (memoria):
  • Lokalizazio- eta kokapen-planoak, oinplano orokorra eta eraikuntza-xehetasun akotatuak.
  • Oinarrizko partiden aurrekontu xehekatua, bide publikoari zer zati dagokion zehaztuz.
Obrek galtzadari eragiten dioten kasuan, lanen plangintza eta inguruko trafikoa behin-behinekoan bideratzeko proposamenaren eta seinaleztapen-proposamenaren planoa.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Lanak eta Zerbitzu Publikoak - Lanak eta Zerbitzu Publikoak

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikuspen administratiboa.
  3.  Obra eta Zerbitzuen arlora bidali.
  4.  Txosten teknikoa eta juridikoa.
  5.  Ebazpena, Obrak eta Zerbitzuen zinegotziaren erabakiz emana.
  6.  Jakinarazpena interesdunari.
  7.  Fidantza eta tasa-ordainketa eta EIOZa (Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga).
  8.  Ikusketa.
  9.  Txosten teknikoa fidantza itzultzeko.
  10.  Fidantza itzuli.

Oharrak

Hornidura-enpresen kasuan urteko edo urte bat beino gehiagoko fidantza eska daiteke.