Eraikinen ikuskapen teknikoak (EIT) aurkeztea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Duela 50 urte baino gehiago eraikitako eraikinek eta birgaitzeko, eraginkortasun energetikoko eta irisgarritasuneko laguntza publikoak eskatzen dituztenek (adina edozein dela) eraikinen ikuskapen teknikoa (EIT) eduki eta Udalean aurkeztu behar dute, EAEko erregistro bateratuan sartzeko eta bizigarritasuneko eta benetako erabilerako oinarrizko baldintzak betetzen dituztela ziurtatzeko.

Nork eskatu ahal du?

Eraikin edo eraikuntzen jabe diren jabekideen erkidego, enpresa, administrazio publiko eta pertsona fisikoek edo haien ordezkariek.

¿Noiz eskatu daiteke?

EITak programazio honen arabera egingo dira:

Luzeenaz ere 2018ko ekainaren 27an, 2017ko ekainaren 27an 50 urte edo gehiago zituzten bizitegi-erabilerako eraikinek, salbu data horretan aplikatu beharreko araudiaren arabera egindako ikuskapen teknikoa indarrean bazuten. Ikuskapen teknikoa indarrean dago baldin eta ikuskapenak ez baditu aurreikusten egikaritzeko epea dagoeneko iraungita duten esku-hartzeak.

2017ko ekainaren 28tik aurrera 50 urte betetzen dituzten eraikinek adin hori bete eta urtebeteko epean egin behar dute EITa.

Eraikin katalogatuek 2017ko ekainaren 28tik aurrera egin behar dute EITa, katalogatu eta gehienez urtebetera.

Eraikinen titularrek Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren laguntzak jaso nahi badituzte eraikina kontserbatzeko, irisgarritasun unibertsaleko edo eraginkortasun energetikoko obrak egiteko, laguntza eskatu aurretik egin behar dute EITa, eraikinaren adina edozein dela. EITak Udalaren sarrera-erregistroa eduki behar du.

Udalean EITa aurkeztu duten eraikinek aurrekoa aurkeztu eta hamar urtera EIT berri bat aurkeztu behar dute, betiere eraikinak 50 urte edo gehiago baditu.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1.  Eskaria erregistratzea, dokumentazioa eskaneatuta.
  2.  Dokumentazioaren azterketa administratiboa egitea.
  3.  Zuzentzeko eskatzea (10 egun baliodun).
  4.  Hirigintza eta Ingurumen Sailari bidaltzea.
  5.  Eskariaren analisi teknikoa egitea.
  6.  Instantzia teknikoari zuzentzea eskatzea.
  7.  Txosten teknikoa egitea.
  8.  EAEko erregistro bateratuan sartzea.
  9.  Pertsona edo erakunde interesduna jakinaren gainean jartzea eta adieraztea, hala badagokie, zer epe duten ebazpenean zehaztutako hutsak konpontzeko.
  10.  Eraikin babestuei dagokienez, Udalak telematikoki helarazi behar dio Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailari ikuskapenaren emaitza.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 15 egun.

Aurkeztu beharreko agiriak

Ikusketen txostena eta ebazpena, XML fittxategi batean eta pdf formatuan CD euskarrian ("euskoregite" programarekin bateragarria).

Txostenaren idazlearen aitorpena, ITEa egiteko betekizunak betetzen dituena.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Hirigintza eta Ingurumena - Hirigintza eta Ingurumena

Dokumentazioa

  • Besteak
  • Ardura adierazpena

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1.  Eskaria erregistratzea, dokumentazioa eskaneatuta.
  2.  Dokumentazioaren azterketa administratiboa egitea.
  3.  Hirigintza eta Ingurumen Sailari bidaltzea.
  4.  EAEko erregistro bateratuan sartzea.
  5.  Pertsona interesduna jakinaren gainean jartzea

Oharrak

Udalek, EITa ezarritako epean jasotzen ez badute edo, 1, 2 edo 3. mailako esku-hartzeak ezartzen direnean, txostenean zehaztutako hutsak konpontzeko obrak egiten ez badira, jabeei eska diezaiekete bi hilabeteren buruan EITa aurkeztea edo txostenaren arabera nahitaez egin behar dituzten obrak egitea. Bi hilabetean eskari hori betetzen ez badute, Udalak hertsapen-isunak jar ditzake, lan horiek subsidiarioki egin ditzake eta gastu horiek gero jabetzari egotz diezazkioke.

EITan 1, 2 edo 3. mailako esku-hartzeak ezartzen badira, jabeek, obrak egin ondoren, hutsak zuzendu izanaren ziurtagiria aurkeztu behar dute, paperean, XML fitxategian, PDFn eta CD batean, 241/2012 Dekretuaren III. eranskineko ereduaren arabera.

Eskaria aurkezteak esan nahi du, batetik, garai horretan eraikinaren egoera bat datorrela, zehatz-mehatz, EITaren txostenean deskribatutakoarekin; eta bestetik, hala badagokio, txosten horren arabera egin beharreko obrak gauzatzeko epeak ez direla amaitu. Bestela, txosten eguneratu berri bat aurkeztu behar da.

Familia bakarreko eraikuntza eta eraikin bakartuek, fatxadek ez badute erabilera publikoko bide edo espazioren batera ematen, ez dute EITa aurkeztu beharrik.