Udal diru-laguntzak behar sozialetarako

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Gizarte bazterkeriako egoerak prebenitzeko unean uneko diru-laguntzak dira, eta oinarrizko  beharrizanak betetzeko berezko baliabide ekonomiko nahikorik ez duten bizilagunei lagunztea dute helburu.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edozein pertsonak, edo horren ordezkariak, baldin eta betekizun hauek betetzen baditu:
  • Santurtzin erroldatuta egotea, gutxienez 6 hilabete lehenagotik.
  • 18 urte izatea.
  • Ez edukitzea ohiko etxebizitza ez den beste ondasun higigarri edo higiezinik.
  • Beste Herri Administrazioen laguntzarik ez edukitzea, ezta prestazioaren eskabidean azaltzen den beharrizana guztiz betetzen duen baliabide  propiorik ere.
  • Biziraupeneko oinarrizko gastuei aurre egiteko baliabide nahikorik ez edukitzea.
  • Bizikidetzako unitate ekonomiko independenteko kide batek eskatu ez izana Udalaren Laguntza Ekonomorik azken 12 hilabeteetan.

¿Noiz eskatu daiteke?

Urte osoan zehar eska daiteke.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikustea administratiboa.
  3. Hitzordua gizarte-langilearekin.
  4. Gizarte Zerbitzuen Arlora bidali.
  5. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  6. Eskariaren analisi teknikoa: eskatzailearen egoera sozio-ekonomikoaren  eskariaren analisia.
  7. Txosten teknikoa eta juridikoa.
  8. Tokiko Gobernu-batzarraren ebazpena.
  9. Jakinarazpena.
  10. Justifikazioa.

Prezioa

Udalak kostea oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: Hilabete. 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskari-orri espezifikoa, Foru Aldundiak ezarrritako eskari-eredu estandarrarekinn bat datorrena (ikusi inprimakia).
  • Eskatzailearen egoera pertsonal edo familiarraren eta haren bizikidetza-unitate bereiziaren egoera egiaztatzen duen dokumentazioa: 14 urtetik gorakoen NAN, AIZ edo pasaportea; familia-liburua; batura zibilen erregistroko ziurtagiria; banantzeko edo dibortziatzeko epaia eta, hala badagokio, hitzarmen arauemailea.
  • Bizileku- edo ostatu-egoera egiaztatzeko dokumentazioa: alokairuaren kontratua, azpierrentamendua, ostatua/apopilo-etxea, muturreko premia, etxebizitzaren jabetzako eskriturak.
  • Egoera ekonomikoa egiaztatzeko dokumentazioa: hala badagokie, etxebizitzan bizi diren 16 urtetik gorako pertsona guztien lan-kontratu eta nominak, eta senideek dituzten kontuen eta banku-titulu edo gordailuen saldoaren bankuko egiaztagiria (ikusi inprimakia).
  • Laguntza eskatzea eragin duten kontzeptuei dagokien dokumentazioa: hipoteka-maileguaren kontratua eta ordainagiriak; alokairuaren ordainagiriak; uraren, argiaren, gasaren, erkidegoko gastuen, OHZren eta etxebizitzako aseguruaren (kontratua eta prima) ordainagiriak; eta, beste laguntza batzuk eskatuz gero, bi aurrekontu (dentista, betaurrekoak, altzariak, etxetresna elektrikoak…).
  • Aurkeztu beharreko beste agiri batzuk: banku-helbideratzearen agiria (beteta), ibilgailuen ziurtagiria (zirkulazio-baimena eta azterketa teknikoko txartela), 16 urtetik gorakoen matrikulazio-ziurtagiria (ikasketak egiten ari badira), Etxebiden alokatzeko etxebizitzen eskatzaile gisa izena emateko eskariaren kopia.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Dokumentazioa

  • Egiaztagiria
  • Familia-liburua
  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak
  • Jabetza eskritura
  • Zirkulazio baimena
  • Familia unitatearen egiaztatze dokumentua

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikustea administratiboa.
  3. Gizarte Zerbitzuak Arlora bidali.
  4. Hitzordua gizarte-langilearekin.
  5. Eskariaren analisi teknikoa: eskatzailearen egoera sozio-ekonomikoaren  eskariaren analisia.
  6. Txosten teknikoa eta juridikoa.
  7. Tokiko Gobernu-batzarraren ebazpena.
  8. Jakinarazpena.
  9. Justifikazioa.

Oharrak

Gizarte beharrizanei erantzuteko udal laguntza ekonomikoak honako hauek izango dira, usal ordenantzaren 3 artikuluan zehaztu bezala:
  • Oinarrizko elikadurarako laguntzak.
  • Ohiko etxebizitza alokatzeko laguntzak, etxebizitza horretan bizi izaten jarraituko dela bermatuta dagoenean.
  • Ohiko etxebizitzaren hipoteka mailegua ordaintzeko laguntzak.
  • Ohiko etxebizitzarako oinarrizko beharrizanetako ekipamendua erosteko laguntzak.
  • Ohiko etxebizitzan energia elektrikoaren kontsumoaren ondorioz sortutako zorretarako laguntzak.
  • Ohiko etxebizitzan ur hartuneak jartzeko laguntzak (har-tunearen prezioa).
  • Premiazkoak eta larriak diren beharrizanen egoerak artatzeko laguntzak, baldin eta aurreko epigrafeetan azaldutako kontzeptuen bidez ezin bada arreta egin.
Berebizko beharrizan-kasuetan, udal ordenantzaren 4 artikulan ezarritako betekizenetako bat albo batera utz liteke.