Telelaguntza zerbitzua

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Erabiltzailearen etxeko telefono-linearekin konektatutako gailu bat da, zeinak erabiltzaileari aukera ematen dion urtearen egun guztietan eta egunaren 24 orduetan arreta jasotzeko. Honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:
  • Egiten diren eskaerei berehala ematen zaie erantzun telefonoaren bidez: bakardadea, larritasuna, erorketarik bada eta abar.
  • Baliabideak martxan jartzen dira osasuneko edo etxeko larrialdirik badago edo larrialdi sozialik badago.
  • Arreta-zentrotik jarraipen etengabea egiten da, aldiro telefonoz deituz.
  • Agenda bat ezartzeko aukera dago, erabiltzaileari medikazioari, zereginei eta abarrei buruzko datuak gogorarazteko.
* OHAR GARRANTZITSUA: Eusko Jaurlaritzari dagokio espedientearen ebazpena ematea.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edozedin pertsonak, edo legezko edo borondatezko ordezkaritza duenak eta ondoko baldintzak betetzen dituena:
  • 65 urtetik gorako pertsonak:
  • Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonak.
  • Adimen-desgaituak izaki, eskumeneko organo baten administrazio-ebazpenak onartutako mendetasunegoeran dauden pertsonak
  • Desgaitu fisikoak izaki, eskumeneko organo baten administrazio-ebazpenak onartutako mendetasunegoeran dauden pertsonak.
  • Desgaitu sentsorialak izaki, eskumeneko organo baten administrazio-ebazpenak onartutako mendetasunegoeran dauden pertsonak.
  • Diagnostikatutako buru-gaixotasuna izaki, eskumeneko organoaren administrazio-ebazpenaren bitartez onartutako mendetasun-egoeran dauden pertsonak.
  • Gizarte-isolamenduko arriskuan izaki, telelaguntza-zerbitzuaren bitartez bete litezkeen premiak detektatu zaizkien pertsonak. 
Eta gainera,
  • Etxean telefono-linea bat edukitzea, horren ezaugarriek telelaguntza-ekipoaren eta arretazentroaren artean elkarreragitea ahalbidetu behar dutela aintzat hartuta.

¿Noiz eskatu daiteke?

Edonoiz.

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3.  Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4.  Gizarte Zerbitzuen arlora bidali.
  5.  Txosten soziala, gizarte-isolamenduan egoteko arriskuan dauden pertsonak baitira.
  6.  Eusko Jaurlaritzara bidali, izapidea tramitatzeko eta ebazpena egiteko.
  7.  Jakinarazpena..

Prezioa

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 2 hilabete. 
Legezko gehienezko epea: 2 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa: administrazioak bi hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria onetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaria ondo beteta, Eusko Jaurlaritzak  ezarrritako eskari-eredu estandarrarekin bat datorrena (ikusi inprimakia).
  • Dagokion medikuak betetako osasun txosten (ikusi inprimakia).

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi
Eusako Jaurlaritza: 900 85 16 00.

Ardura daukan unitatea

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

Dokumentazioa

  • Besteak
  • Osasun txostena

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3.  Gizarte Zerbitzuen arlora bidali.
  4.  Txosten soziala, gizarte-isolamenduan egoteko arriskuan dauden pertsonak baitira.
  5.  Eusko Jaurlaritzara bidali, izapidea tramitatzeko eta ebazpena egiteko.
  6.  Jakinarazpena..

Oharrak

Eusko Jaurlaritzak ebazpen  arrazoitua emango du, eta honako hauek gauzatuko ditu:
  • a) Eskatzaileari telelaguntza-zerbitzuan alta ematea onartu, edo, hala badagokio, ukatu egin zaiola adieraziko du.
  • b) Alta ematearen aldeko ebazpena izanik, zerbitzua jasotzeko eskubidearen titularra den erabiltzaileak ordaindu beharreko prezio publikoa adieraziko da, baita ordainketa-betebeharraren hasiera-data ere.
  • c) Ukatzeko ebazpena bada, aldiz, ukatzearen arrazoiaren edo arrazoien berri emango du.
Telelaguntza-zerbitzuan alta eman eta gero, eskatzailearen etxean instalatuko du 15 egun naturaleko epean, jakinarazpen egunetik zenbatzen hasita.

Telelaguntza-ekipoak Eusko Jaurlaritzaren jabetza izango dira, eta Eusko Jaurlaritzak zerbitzuaren erabiltzaileei lagako dio erabilera baja gertatu arte, une horretan telelaguntza-ekipoa Eusko Jaurlaritzari itzuliko zaiolarik