Obra txikirako lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Santurtziko Udalari proiekturik behar ez duten obrak egiteko baimen-eskaria (alikatatuak, sabai faltsuak, fatxadetako konponketa arinak, estaldurak, urbanizazio pribatuak...) eta "Obra hasi aurretiko jakinarazpena" izapidearen mendeko ez direnak (ikusi SANCPIO - Lizentzia behar duten jarduerak ireki aurreko jakinarazpena).

Nork eskatu ahal du?

Interesduna den edozein pertsonak edota ordezkariak.

¿Noiz eskatu daiteke?

Obrak hasi aurretik.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Eskaria erregistratzea, dokumentazioa eskaneatuta.
  2. Dokumentazioaren azterketa administratiboa egitea.
  3. Zuzentzeko eskaera (10 egun baliodun).
  4. Izapidetzeko erantzukizuna duen atal edo sailari bidaltzea.
  5. Eskariaren analisi teknikoa egitea.
  6. Ikuskatzea, hala badagokio.
  7. Zuzentzeko eskaera, azterketa teknikoak eskatuta.
  8. Beste erakunde, entitate edo sailei kontsulta egitea, txosten sektorialak eskatzea eta egiaztatzeko beste izapide batzuk egitea.
  9. Teknikariak eta zinegotzi eskuordetuak sinatutako ebazpena.
  10. Jakinarazpena interesdunari eta Ogasun eta Sustaopen ekonomikoaren Sailari.
  11. EIOZaren likidazioa.

Prezioa

Obragatik:
  • Egikaritze materialeko aurrekontuaren % 5 (uko-egiterik edo iraungitzerik badago, % 1).
Bide publikoa okupatzeagatik:

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 5 egun. 
Legezko gehienezko epea: Hilabete 1, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Positivo: si la Administración no notifica en 1 mes, se entenderá estimada la solicitud, salvo que se trate de adquisición de facultades o derechos disconformes con la ordenación urbanística o legalidad vigente o que afecten al dominio público.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • S002 Ordezkapen idatzia (hala badagokio)
  • S059 Obra txikietarako lizentzia. Jardunbide laburtua.
Egingo diren obren oroitza-txosten laburra, beroriek deskribatu eta zertan diren azalduz.

Obren aurrekontu osoa eta zehatza, enpresa kontratugileak (edo autonomoa) edo teknikari eskumendunak (arkitektoa, ingeniaria, arkitekto teknikoa, ingeniari teknikoa, dekoratzailea) erredaktatua.

Obra motaren arabera:
  • Aldaketa banaketakoa bada: etxebizitzaren oinplanoaren eskala-planoa (gaur egunekoa eta konpondurakoarena) etxebizitza edo lokala osatzen duten gelen erabilera zein izango den adieraziz.
  • Baldin eta obra leihoak ordeztu edota aldatzeko, balkoien eskudelak ordezteko edo olana ezartzeko bada:
    • Fatxadaren argazki orokorra, non adieraziko den zein elementu aldatu nahi diren, eta
    • Komunitatearen erabakia, bertan elementuen kolorea, ezaugarriak, ataltzea, ainguralekuak eta tipologia zehaztuz. Erabaki horrek higiezinean etorkizunean egiten diren ezaugarri bereko obretarako ere balio izango du.
  • Baldin eta erabilera/jarduerarik gabeko lokalak badira: lokalaren fatxadaren eta eraikinaren barruko aldeko argazkiak.
  • Baldin eta eraikinean gasaren instalazio orokorra egiteko bada: Enpresa instalatzailearen oroitza-txostena behar bezala izapidetuta, non honako hauek azaldu beharko diren: instalazioaren krokisa, zerbitzua jasoko dutenen zerrenda (izen-abizena, solairua eta letra adieraziz); obrak egingo diren hormaren argazkia (bertan mugakide dituen fatxadak edo, hala badagokio, ingurukoak azaldu beharko dira, partzialki bada ere)  bertan hodiak eta armairuak markatuz.
  • Zundaketa geoteknikoen kasuan: Egin nahi diren zundaketen kokapen-planoa eta teknikariaren aitortza ez diela instalazio, sare edo zerbitzuei eragiten adieraziz.
  • Baliabide osagarriak ezartzekotan, honakoak ere aurkeztuko dira:
    • Aldamio eta karga-jasogailuen kasuan: aldamioa  instalatzeko proiektua aurkeztu beharko da, teknikari eskumendunak sinatua, bertan ainguraketa-mota, kopuru eta egoera definituta izango dituen altxaera, sekzio eta oinplanoa agertuko direlarik.
    • Motordun plataforma jasotzaileen kasuan: Honako hauek jasoko dituen txosten teknikoa: Plataformaren ezarpenaren altxaera, sekzio eta oinplanoa, espaloi eta eraikinarekiko. Planoak teknikari eskumendunak egingo ditu, eta fatxadarekiko ainguraketa-kopurua eta euren egoera zehaztu ez ezik, oinezko eta ibilgailuak arriskuez babesteko aurreikusi diren sistemen berri ere emango dute.
    • Babesteko markesinen kasuan: Instalatzailearen krokisa edo aldamioei buruzko txostena.
    • Lan bertikalen teknika erabiltzekotan: Kontratugilearen  txostena non langile, oinezko eta ibilgailuak arriskuetatik babesteko aurreikusi diren sistemak jasoko diren.
  • Materialak jaso edo jaisteko beste bide batzuen kasuan: Eurak muntatzeko enpresa instalatzaileari tresna ezartzeari buruzko krokis definitzaileak eta oinezko eta ibilgailuak arriskuetatik babesteko aurreikusitako bitartekoak eskatuko zaizkio.
  • Morteroa egiteko biltegien kasuan: Tresna hauek instalatzeko enpresak txosten teknikoa aurkeztu beharko du, non instalatu beharreko tresnaren krokis definitzailea, hesi mota, atearen kokapena eta oinezkoak gurutzatzeko bidearen zabalera agertu beharko diren.

Ardura daukan unitatea

Hirigintza eta Ingurumena - Hirigintza eta Ingurumena

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak
  • Oraingo egoeraren planoa
  • Obretako materialak erabiltzearen aurrekontua
  • Proiektu teknikoa
  • Argazkia
  • Txostena
  • Segurtasun eta garbitasun baldintzak betetzen dituen egiaztagiria

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaria erregistratzea.
  2. Dokumentazioaren azterketa administratiboa egitea.
  3. Izapidetzeko erantzukizuna duen atal edo sailari bidaltzea.
  4. Beste erakunde, entitate edo sailei kontsulta egitea, txosten sektorialak eskatzea eta egiaztatzeko beste izapide batzuk egitea.
  5. teknikoak eta zinegotzi eskuordetuak sinatutako ebazpena.
  6. Jakinarazpena interesdunari eta Ogasun Sailari.
  7. EIOZaren likidazioa.

Oharrak

Behin HAZen lizentzia jasota, obrak hasteko epea 3 hilabetekoa izango da. Obrak amaitzeko epea gehienez ere  6 hilabetekoa izango da.

Bide publikoa aldamioez okupatu beharra badago, baimen berezia eskatu beharko da (edukiontzi, aldamio eta bide publikoa okupatzeko lizentziak) obra-lizentzia jaso ondoren.

Lizentziaren epea amaitu baino lehen, berau luzatzea eskatu ahal izango da, betiere arrazoiak azalduz. Luzapena ematekotan, berau onartu delako xedapena luzatu nahi den epea amaitu aurretikeskatu beharko da.

Lizentziak baimendutako obrak hasi edota amaitzeko epeak igarota iraungiko dira (eteteko epea barne). Kasu honetan, iraungipena inongo kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik gabea deklaratuko da, aldez aurretik administrazio-prozedura eginez, interesatuaren entzunaldia eta guzti. Iraungipena deklaratuta, beste lizentzia bat eskatu ahal izango da amaitu gabeko obrak egiteko.

Gasaren instalazioak. Instalazioa etxe barruan, eraikinean eta komertzioetan gas naturala hartzeko instalazioei buruzko araudia betez egingo da (nazionala, erkidegokoa edo tokikoa dela ere) eta honako baldintza hauek hartuko dira aintzat:
  1. Instalazioa eraikinaren estetika gordetzeko irizpidea gogoan egingo da.
  2. Hodi orokorrari burdinazko babes-estaldura jarriko zaio, 2 metroko garaieraraino.
  3. Ahal dela, kontagailuen armairua finkaren barruko aldean jarriko da eta berau material arinez egingo da, poliester, beira-zuntz, M-2 kalitateko plastiko edo metalez (aluminioa).
  4. Bai instalazio osoa eta bai indibidualak zuzenak izango dira, kokapen bera izango dute eta fatxadaren kolore bereko pinturaz margotuko dira.