Aurreko jakinarazpena behar duten obrak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Aurretik jakinarazi beharreko obra txiki bat egin nahi dutenek aurkeztu behar duten agiria da (lizentziarik ez baina jakinarazpena aurkeztea eskatzen duena Obren aurretiko Jakinarazpenei buruzko Ordenantzaren 2.3. artikuluaren arabera), betiere ez badago jarduera bat egitearekin lotuta eta hiri lurzoru sendotuan egikaritzen bada.

Ezin izango dira aurretiko jakinarazpenaren bidez izapidetu plangintzarekin bat ez datozen eraikinetan (antolamendutik kanpo…) edo babestutako eraikinetan egiten diren obrak edo Ordenantzaren 2.1. eta 2.2. artikuluan aurreikusten diren kasuetan adierazitakoak.

Nork eskatu ahal du?

Obra egin nahi duen edonork edo horien ordezkariek.

¿Noiz eskatu daiteke?

Aurretiko jakinarazpena obrak hasi baino lehen aurkeztu behar da.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)

Eskaera erregistratzea: dokumentazioa eskaneatzea.
Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa
Zuzenketa eskatzea (10 lanegun)
Izapidearen ardura duen sail edo arlora helaraztea
Ikuskatzea
Jakinarazpenaren azterketa teknikoa
Zuzentzea eskatzea teknikariaren aginduz
Beste erakunde, sail edo arloetan kontsultatzea eta egiaztatzeko beste izapide batzuk.

Prezioa

  • Obra egitearen truke: Egikaritze materialaren aurrekontuaren % 5 (% 1 obra egiteari uko egin edo baimena iraungitzen bada).
  • Bide publikoa erabiltzeagatik: Zerga Ordenantza

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: Berehala. 
Legezko gehienezko epea: Se pueden iniciar las obras o ejecutar la instalación desde el mismo día de la presentación en el Registro del Ayuntamiento de la documentación, sin perjuicio de las facultades de comprobación, control e inspección 

Aurkeztu beharreko agiriak

Teknikari eskumendunak nahitaez esku-hartzea eskatzen ez duten obrak

I. Eredua (S071) behar bezala beteta aurkeztuko da eta berarekin batera, honako agiri hauek:
  1. Egin beharreko obren oroitza-txosten deskribatzaile eta arrazoitua
  2. Obren aurrekontu osoa eta xehea, kontratugileak edo teknikari eskumendunak egina
  3. Baimen sektorialak, hala badagokio
  4. Obran leihoak aldatu edo balkoien eskudelak konpondu edo eguzki-oihala jarri behar bada: fatxadaren argazkia, zein elementu aldatu nahi diren adieraziz, eta Ordenantzaren III. Ereduan (S073) azaltzen den Jabeen Komunitatearen erabakia, non kolorea, ezaugarriak, atalak, ainguraketa-puntuak eta elementuen tipologia zein diren zehaztu beharko den. Konponbide horrek eraikinean etorkizunean egiten diren izaera bereko obren ezaugarriak markatuko ditu ezinbestez.
  5. Erabilerarik/jarduerarik gabeko lokalen kasuan: lokalaren barruko aldeko eta fatxadaren argazkiak.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Hirigintza eta Ingurumena - Hirigintza eta Ingurumena

Dokumentazioa

  • Besteak
  • Baimena
  • Argazkia
  • Txostena

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren erregistroa eta autolikidazioa, bai eta gune publikoa erabiltzeagatiko tasa, hala badagokio.
  2. Eskaeraren berrikusketa administratiboa.
  3. Eskumena duen arlora helaraztea.
  4. Ikuskatzea.
  5. Beste erakunde, sail edo arloetan kontsultatzea eta egiaztatzeko beste izapide batzuk egitea.

Oharrak

Obrak amaituta, baldin eta eskumena duen teknikariak esku hartu behar badu, IV, Eredua (eskumena duen teknikariaren erantzukizunezko adierazpena) aurkeztuko da behar bezala beteta.

Aurretiko jakinarazpen edo udal baimenik gabeko obrak egiteak legeztapen-eskaera egiteko prozedura abian jartzea eragingo du, bai eta zehapen-espedientea bera abian jartzea ere, hala balegokio.

Obra bat egin nahi duten herritarrek Udaletxean kontsultatzeko aukera izango dute (ikusi izapidea), eska dakizkiokeen baldintza juridiko eta teknikoei buruzko informazioa izan dezaten.