Euskara ikasteko diru-laguntza eskaria

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Santurtzin euskararen erabilera normalizatzeko eta helduen alfabetatze eta euskalduntzea sustatzeko euskara ikasteko eta hobetzeko diru-laguntzak.

Diru-laguntzak HABEk homologatutako euskaltegi eta zentroek eskainitako ondorengo ikastaroetarako emango dira:
  • Modulazio ezberdineko ikastaroak.
  • Barnetegiak (matrikula eta egonaldi gastuak).
  • Autoikaskuntza ikastaroak.
  • Udako ikastaroak, betiere HABEk homologatutakoak.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edozein pertsonak, edo bere legezko edo borandateko ordezkaritza duenak, beti ere ondoko betekizunak betetzen baditu:
  • 16 urte baino gehiago izatea.
  • Santurtzin erroldatuta egotea, gutxienez eskaria aurkeztu baino bi urte lehenagotik. Salbuespen gisa, erroldan 6 hilabeteko antzinetasuna duten pertsonen eskariak onartuko dira, baldin eta 2014 baino lehen, gutxienez, bost urtez jarraian egon baziren eta erroldako baja izateko arrazoiak behar bezalako justifikazio dokumentalarekin egiaztatzen badira.

¿Noiz eskatu daiteke?

Urte bakoitzeko urriaren 1etik 31ra bitartean.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikustea administratiboa.
  3. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4. Kultura Arlora bidali.
  5. Txosten teknikoa eta juridikoa.
  6. Parte-hartzearen fiskalizazoa
  7. Tokiko Gobernu-batzarraren ebazpena.
  8. Jakinarazpena interesdunari.
  9. Diru-laguntza eman.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: Hilabete. 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Ikastaroa(k) egin d(it)uen euskaltegi(ar)en ziurtagiria. Bertan, ondokoak zehaztuko dira: ikastaro-mota, ordu lektiboak, maila, matrikularen zenbatekoa, asistentzia eta ikastaroko helburuak gainditu ote dituen.
  • Eskatutako bestelako diru-laguntza batzuk egiaztatzen dituen dokumentazioa, bai eta horiei emandako ebazpena ere.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Kultura eta Euskara - Euskara

Dokumentazioa

  • Besteak

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikustea administratiboa.
  3.  Kultura Arlora bidali.
  4.  Txosten teknikoa eta juridikoa.
  5.  Parte-hartzearen fiskalizazoa
  6.  Tokiko Gobernu-batzarraren ebazpena.
  7.  Jakinarazpena interesdunari.
  8.  Diru-laguntza eman.

Oharrak

Diru-laguntzaren zenbatekoa
Zenbatekoa jasotako eskarien eta aurrekontuan horretarako aurreikusitako diru-kopuruaren arabera ebatziko da. Diru-laguntza emango da, ondoko aldagiak kontuan hartuta: familia-unitatearen diru-sarrerak kide bakoitzeko eta matrikularen zenbatekoa. Ondoko kalkulu-taularen arabera emango dira diru-laguntzak:

DIRU-SARRERAK FAMILIA-UNITATEAREN KIDE BAKOITZEKO - MATRIKULAREN EHUNEKOA
  • 10.000 € arte: 75 % arte
  • 10.001 - 15.000 € bitartean: %65 arte
  • 15.001 - 20.000 € bitartean: %40 arte
  • 20.001 - 25.000 € bitartean: %20 arte
  • 25.001 - 30.000 € bitartean: %15 arte
  • 30.000 € baino gehiago: %10 arte
Emango den diru-laguntzaren zenbatekoa, edozein kasutan, ezin izango da matrikularen zenbatekoaren %100a baino altuagoa izan.