Baimen-eskaria bide publikoan obrarako material lagungarria instalatzeko (edukiontzia, aldamioak, garabiak, siloak, txabolak, material pilaketak...)

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Lizentzia eskuratzea bide publikoan obrak egiteko material lagungarriak jartzeko: hesiak, aldamioak, edukiontziak, karga-jasogailuak, plataforma jasotzaileak, garabiak, siloak, eta obretako bestelako elementu lagungarri batzuk.

Nork eskatu ahal du?

Eskatutako instalazioari lotutako obra-baimenaren titularra den pertsona fisikoak edo juridikoak, edota legezko ordezkariak.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Obra eta Zerbitzuen arlora bidali.
  4. Egiaztatu eskatzaileak eskatutako instalazioa jartzeko lizentzia duen.
  5. Txosten teknikoa eta juridikoa.
  6. Ebazpena, Obrak eta Zerbiztuen zinegotziaren dekretu bidez emana.
  7. Jakinarazpena interesdunari, Udaltzaingoari eta Ogasun Arloari.

Prezioa

Ordenantza fiskala

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 5 egun 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Bide publikoan obrarako material lagungarria instalatzeko eskaria.
  • Kokapen-planoa, instalazioak okupatuko duen azaleraren mugak azalduz.
  • Aldamio, edukiontzi, karga-jasogailu, plataforma jasotzaile, garabi eta siloen kasuan, hirigintza-lizentzia espezifikoa eduki beharko da.

Ardura daukan unitatea

Lanak eta Zerbitzu Publikoak - Lanak eta Zerbitzu Publikoak

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak
  • Aldamio eta garabientzako ziurtagiri teknikoa
  • Aldeko bideragarritasun txostena
  • Ordainagiria
  • Obra Lizentzia
  • Erantzukizun Zibileko Asegurua.
  • Betetzearen oinplano planoa

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3. Obra eta Zerbitzuen arlora bidali.
  4. Egiaztatu eskatzaileak eskatutako instalazioa jartzeko lizentzia duen.
  5. Txosten teknikoa eta juridikoa.
  6. Ebazpena, Obrak eta Zerbiztuen zinegotziaren dekretu bidez emana.
  7. Jakinarazpena interesdunari, Udaltzaingoari eta Ogasun Arloari.

Oharrak

Arau orokor gisa, oinezkoak bertatik pasatzeko gutxienez 2 metroko zabalerak libre geratu behar du, oztoporik gabe.

Aparkalekuen plazak erabili beharra izanez gero, Udaltzaingoak ezarritako prozedurari jarraitu behar zaio, okupazioa izan baino 48 ordu lehenagotik seinalizatuz.