Informazioa
Zer da, zertan datza?
Bide publikoan terrazak jartzea (mahaiak, aulkiak eta instalazio lagungarri mugikorrak, hala nola eguzkitakoak, albo-babesak, argiteria, berokuntza-gailuak, etab.), ostalaritza-arloko edo pareko jarduera baten osagarri.
Nork eskatu ahal du?
Establezimenduaren titular den pertsona fisiko edo juridikoak edo haren ordezkaritza duenak.
Eska daitezkeen baldintzak:
- Udalak baimendutako jarduera baten titular izatea edo udalak emandako irekiera- edo jarduera-lizentzia izatea.
- Galda daitekeen zorrik ez izatea Udalarekin.
¿Noiz eskatu daiteke?
Edonoiz.
Eskaera eredua
Non tramitazen da?
- Aurrez aurre:
- Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
- Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30
- Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.
Argibideak
JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
- Sarrera-erregistroa.
- Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
- Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
- Izapidetzeko ardura duen udal sailera bidali.
- Egiaztatu eskatzailea lokalaren jarduera-baimenaren titularra dela eta ez duela zorrik Udalarekin.
- Ikusketa.
- Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
- Planoa egin.
- Txosten teknikoa eta juridikoa.
- Ebazpena, Obrak eta Zerbitzuen arloko zinegotziaren erabakiz emana.
- Interesdunari jakinarazi eta kanpoko instalazioaren planoa eman, establezimenduko kanpoaldetik ikusteko moduko toki batean jarri beharko duena. Jakinarazpea Udaltzaingoari.
- Jakinarazpena Ogasun arloari, terraza jarrita udal-erabilera publikoko lurzorua okupatzearen tasa likidatzeko, baldin eta terraza erabilera publikoko eta titulartasun publikoko bidean instalatu bada.
Prezioa
Ordenantza Fiskala
Prozesuaren edo ebazpenaren epea
Aurreikusitako epea: Hilabete.
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita.
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.
Aurkeztu beharreko agiriak
Eskabidean, informazio hau emango da:
- Jarduera nagusiaren izena eta kokalekua.
- Higiezinaren zenbaki finkoa.
- Zenbat mahai, aulki edo altzari lagungarri jarri nahi diren.
- Instalatzeko epea.
- Banku-kontuaren zenbakia, non eta ez den lehendik emandako terraza bat handitzen edo moldatzen edo erabilera publikoko eremu pribatu batean instalatzen terraza.
- Lokalaren kokapen-planoa, instalazioak okupatuko duen azalera zehazten duena eta fatxadaren luzera eta libre geratzen diren pasabideen zabalera adierazten duena; horrez gain, hartan islatu beharko dira oztopo finkoak, halakorik bada (trafiko-seinaleak, zuhaitzak, bankuak, hiri-altzariak, eta abar) eta udal-zerbitzuetan izan daitezkeen eraginak (ura, saneamendua, gasa, etab.).
- Xehetasun-planoa (1:50 eskalan), zeinean jasoko baita instalazioak ukitutako bide publikoaren zatia, xeheki azalduz mahai eta aulkien kopuru zehatza eta banaketa, albo-babesak, jardinerak, eguzkitakoak, etab.
- Ondoko etxebizitza eta lokalek baimena eman dutelako egiaztagiria, okupatu nahi den instalazioak zabalera handiagoa hartzen badu lokalarena berarena baino.
Ardura daukan unitatea
Lanak eta Zerbitzu Publikoak - Lanak eta Zerbitzu Publikoak
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
- Besteak
- Oraingo egoeraren planoa
- Jarduera Ekonomikoen Zergan alta egindako dokumentua
- Jarduera lizentzia edo bere eskaeraren egiaztagiria.
Oharrak
HAZean bete beharreko prozedura
- Sarrera-erregistroa.
- Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
- Obrak eta Zerbitzuen arlora bidali
- Txosten teknikoa eta juridikoa.
- Ebazpena, Obrak eta Zerbitzuen arloko zinegotziaren erabakiz emana.
- Interesdunari jakinarazi eta kanpoko instalazioaren planoa eman, establezimenduko kanpoaldetik ikusteko moduko toki batean jarri beharko duena. Jakinarazpea Udaltzaingoari.
- Jakinarazpena Ogasun arloari, terraza jarrita udal-erabilera publikoko lurzorua okupatzearen tasa likidatzeko, baldin eta terraza erabilera publikoko eta titulartasun publikoko bidean instalatu bada.
Oharrak
- Ostalaritzako terrazak denboraldi jarraitu hauetarako baimenduko dira:
- Urte osoko denboraldia: urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.
- Denboraldi luzea: apirilaren 15etik urriaren 15era
- Udako denboraldia: ekainaren 1etik irailaren 30era.
- Udako denboraldi laburra: uztailaren 1etik abuztuaren 31ra.
- Instalazioa jartzeko ordua: lanegunetan, 9:00ak, eta larunbat, igande eta jaiegunetan, 10:00ak.
- Jasotzeko ordua: 22:00ak, salbu ostiral, larunbat eta jai-bezperetan, egun horietan 24:00ak izango baitira azarotik maiatzera eta 1:00 maiatzetik urrira.
- Bide publikotik kentzeko ordua: establezimendua itxi eta ordu erdira.
- Instalazioaren titularra beharturik gelditzen da garbitasunaren, segurtasunaren eta apaingarrien aldetik ondo uztera, bai okupatzeko baimena ematen zaion lurzorua, bai instalazioa bera eta haren elementu osagarriak.
- Instalazioaren titularrak ondo zainduko du gainerako bizilagunen lasaitasunerako eskubidea errespeta dadila, arreta berezia jarriz 23:00etatik aurrera.
- Oztopotik libre geratu behar duen espaloiaren gutxieneko zabalera 2 metro da; espaloiak 6 metro edo gehiago badu zabalean, orduan 3 metro geratu beharko dira libre.