Adingabekoen arrisku-egoeren balorazioa

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Oinarrizko Gizarte zerbitzuko profesionalek arrisku-egoeran egon daitezkeen adingabekoen egoeren azterketa, balorazioa eta orientazioa.

Nork eskatu ahal du?

Eskaria aurkezteko unean Santurtzin erroldatuta dagoen edozein pertsonak, edo horren ordezkariak.

¿Noiz eskatu daiteke?

Edonoiz.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)

Jarraibideak prozedurari buruz:
  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3.  Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4.  Hitzordua gizarte-langilearekin.
  5.  Gizarte Zerbitzuen arlora bidali.
  6.  Kontsultak beste erakunde batzuetan
  7.  Eskariaren analisi teknikoa
  8.  Txosten teknikoa eta juridikoa.
  9.  Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza sailera bidali, edo bestela, beharrezkoa da Oinarrizko Gizarte-zerbitzuaren esku-hartzea eta segimendua, balorazioaren arabera.
Beste jarraibide batzuk. Beharrezkoa da hitzordua izatea gizarte-langilearekin, familiaren egoera soziala azterzteko, ondokoetarako:
  • Arriku-egoera egiaztatu.
  • Egoeraren larritasuna baloratu, berriro gerta ote daitekeen aztertzea, eta haurraren edo nerabearen osasuna edo bizia arriskuan ote dagoen aztertzea.
  • Larrialdiko babes-neurriak hartu behar ote diren aztertzea, eta beharrik izanez gero, hartzea.
  • Arrisku egoera edo babes gabezia egoera zertatik datorren eta zergatik mantentzen den zehaztea, hala nola, iturburua norberarengan, familian edo gizartean ote dagoen zehaztea. Aldi berean, familiaren antolamenduaren aldeko arloak zeintzuk diren zehaztea.
  • Haurraren garapen fisikoan, psikologikoan eta/edo sozialean arrisku edo babes gabezia egoeraren ondorioak zeintzuk izan diren zehaztea.
  • Haurraren eta familiaren tratamendurako eta laguntzarako beharrak zeintzuk diren zehaztea.
  • Gurasoek edo legezko arduradunek guraso izateko gaikuntzarik ote duten zehaztea.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 2 hilabete. 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 

Aurkeztu beharreko agiriak

  • NAN edo nortasuna egiaztatzeko beste agiriren bat.
  • Familia-liburua.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

Dokumentazioa

  • Familia-liburua
  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikusketa administratiboa.
  3.  Hitzordua gizarte-langilearekin.
  4.  Gizarte Zerbitzuen arlora bidali.
  5.  Kontsultak beste erakunde batzuetan
  6.  Eskariaren analisi teknikoa
  7.  Txosten teknikoa eta juridikoa.
  8.  Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza sailera bidali, edo bestela, beharrezkoa da Oinarrizko Gizarte-zerbitzuaren esku-hartzea eta segimendua, balorazioaren arabera.

Oharrak

Prozedura ofizioz has daiteke...
  • Hirugarrenen aldetik (ikastetxeak, polizia, udal zerbiztuak, auzokideak..)  gizarte-zerbitzuei jakinarazten zaienean arrisku-egoeran egon daitekeela adingabekoren bat.
  • Gizarte Ekintza Arloak arrisk-egoera bat atzematen duenean.
Arrisku-egoeraren balorazioa egin odoren, egiaztatzen bada arrisku edo babes gabetasun egoera larria edo oso larria dela, udaleko gizarte zerbitzuek espedientea Bizkaiko Foru Aldundira bideratuko dute, Aldundiak baitu eskumena larrialdi handiko kasuetan.