Pantalanetan amarratzeko postua eskualdatzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Administrazio-emakida bat eskualdatzea Santurtziko itsas dartsenako pantalanean amarratze-postu bat izateko.

Nork eskatu ahal du?

Ondoko kasuetan eska daiteke:
Titularraren heriotza gertatzen bada, legezko oinordekoek emakida izaten jarrai dezakete, baldin eta erregelamendu arautzailean jasotzen diren betekizun guztiak betetzen badituzte.
Kotitularren arteko eskualdatzeak: emadida duen kotitularretako batek beste kotitularrari ontziaren partaidetza osoa eskualdatzen dionean.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikuspen administratiboa
  3.  Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4.  Izapidetzeko arduera duen Udal sailera bidali.
  5.  Analisi teknikoa eta juridikoa.
  6.  Zuzentzeko eskaera egin, analisi teknikoak eskatuta.
  7.  Kontsulta beste sail baztuetan eta beste egiaztatze-tramite batzuk, hala badagokio.
  8.  Ebazpena, Tokiko Gobernu Batzordearen erabakiz emana.
  9.  Jakinarazpena interesdunari.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 15 egun. 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

Titularraren heriotza-kasuetan, oinordekoek ondokoak aurkeztuko dituzte:
  • Nortasun-agirikoen tamainako bi argazki, interesdunak ez badu espresuki baimentzen HAZeko langileek egitea argazkia.
  • Ontzia erabiltzeko titulazioa egiaztatzeko dokumentazioa.
  • Erantzunkizun zibileko eta ontziaren hondarrak kentzeko aseguru-kontratua, behar izanez gero.
  • Banku-kontuaren zenbakia.
  • Interesdunak ez badu baimena ematen, eskabidean, Santurtziko Udalak izapide honetarako behar den informazioa beste administrazio publiko batzuetatik lortzeko, honako dokumentu hauek ere aurkeztu beharko dira: idazpen-orria, nabigazio-baimena eta nabigagarritasun-ziurtagiria, Itsas Kapitaintzak emanak.
Kotitularren arteko eskualdatzeen kasuan:
  • Banku-kontuaren zenbakia, bere izenean ez badago kontua.
  • Interesdunak ez badu baimena ematen, eskabidean, Santurtziko Udalak izapide honetarako behar den informazioa beste administrazio publiko batzuetatik lortzeko, honako dokumentu hauek ere aurkeztu beharko dira: idazpen-orria, nabigazio-baimena eta nabigagarritasun-ziurtagiria, Itsas Kapitaintzak emanak.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Lanak eta Zerbitzu Publikoak - Lanak eta Zerbitzu Publikoak

Dokumentazioa

  • Besteak
  • Egiaztagiria
  • Argazkia

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1.  Sarrera-erregistroa.
  2.  Dokumentazioaren berrikuspen administratiboa.
  3.  Obra eta Zerbitzuen arlora bidali.
  4.  Txosten teknikoa eta txosten juridikoa.
  5.  Ebazpena, Tokiko Gobernu Batzordearen erabakiz emana.
  6.  Jakinarazpena interesdunari.

Oharrak

Eskualdatzeak guztira 8 urteko epe baterako emango dira, jatorrizko emakida eman zenetik kontattzen hasita. Epe hori igarotakoan, automatikoki berrituko dira urtez urte, ez badio espresuki uko egiten administrazioak edo emakidadunak.

Behin eskualdatzea eginda, titular berriak pantalanak erabiltzeko eskubidearen tasa ordaindu beharko du, ontziaren ezaugarrien arabera:

BANAKO TITULARREN URTEKO TARIFAK
  • a) A pantalana (bakoitiak, 10-12 metro).
    • Erroldatuek, 577,83 €
    • Erroldatu gabeek, 2.362,32 €
  • b) B pantalana (bikoitiak, 8-10 metro).
    • Erroldatuek, 302,94 €
    • Erroldatu gabeek, 1.762,56 €
  • c) B-C pantalanak (bakoitiak, 6-8 metro).
    • Erroldatuek, 209,83 €
    • Erroldatu gabeek, 1.150,56 €
  • d) C pantalana (bikoitiak, 5-6 metro).
    • Erroldatuek, 179,52 €
    • Erroldatu gabeek, 844,56 €
  • e) D-E pantalanak (5 metro)
    • Erroldatuek, 161,59 €
    • Erroldatu gabeek, 751,56 €
ENPRESA PROFESIONALEN URTEKO TARIFAK
  • a) A pantalana (bakoitiak, 10-12 metro).
    • Erroldatuek, 866,25 €
    • Erroldatu gabeek, 3.543,48 €
  • b) B pantalana (bikoitiak, 8-10 metro).
    • Erroldatuek, 454,41 €
    • Erroldatu gabeek, 2.643,84 €
  • c) B-C pantalanak (bakoitiak, 6-8 metro).
    • Erroldatuek, 314,73 €
    • Erroldatu gabeek, 1.725,84 €
  • d) C pantalana (bikoitiak, 5-6 metro).
    • Erroldatuek, 269,28 €
    • Erroldatu gabeek, 1.266,84 €
  • e) D-E pantalanak (5 metro)
    • Erroldatuek, 242,38 €
    • Erroldatu gabeek, 1.127,34 €