Garapenerako lankidetzarako diru-laguntzak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Txirotutako herrialdeetako pertsonen eta kolektiboen gaitasunak. askatasuna eta aukerak garatzea erraztuko duten garapenerako lankidetza-proiektuak finantziatru ahal izateko diru-laguntzak. Bi lerro daude diru-laguntzak emateko:
  • Diru-laguntzetarako lehen lerroa: Herri txirotuetan garapena sustatzeko ekintzak, irabazi asmorik gabeko erakundeen bitartez.
  • Diru-laguntzetarako bigarren lerroa: Ekintza humanitarioko egitasmoak, irabazi asmorik gabeko erakundeak egiteko direnak.

Nork eskatu ahal du?

Ondoko baldintzak betetzen dituzten erakundeak:
  • a) Euskadiko Autonomia-erkidegoaren dagokion erregistroan behar bezala inskribatuta egotea Bizkaiko Aldizkari Ofizialean deialdia argitaratu baino bi urte lehenago.
  • b) Estatutuetan espereski adieraztea jarduera nagusia herri txirotuetan giza garapena sustatzeko egitasmoak bideratzea dela.
  • c) Irabazi asmorik gabeak izan behar dute.
  • d) Bizkaiko Lurralde Historikoan erakundearen egoitza edo ordezkaritza egonkorra edukitzea.
  • e) Santurtziko Udalarengandik lehenago jasotako laguntzaren bat justifikatzeko daukatenek ez dute udalaren laguntzarik jasoko.
  • f) Ez dute, halaber, dirulaguntzarik jasoko zerga betebeharretan egunean ez dauden, edo Gizarte Segurantzarekin zorretan daudenek.
  • g) xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxren 13. artikuluan diru-laguntzak jasotzeko agertzen diren debekuetan sartuta ez badago.
  • h) Santurtziko Udalak aldez aurretik eman dizkion diru-laguntzen justifikazioa egunean izatea.
  • i) Zerga eta Gizarte Segurantzaren betebeharretan egunean egotea.
Gainerako Herri Administrazio eta orokorrean Finantza Erakundeen menpeko Erakundeak edo Zerbitzuak deialdi honetatik kanpo geratuko dira.

¿Noiz eskatu daiteke?

  • Eskariak aurkezteko epea deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilababetekoa izango da.
  • Lehen deialdian aurrekontua agortu ezean, diru-laguntzak eskazteko bigarren epe bat zabaldu ahalko da.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren azterketa administratiboa.
  3. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4. Espedientea Gizarte Ekintzako Sailera bidali.
  5. Eskariaren analisi teknikoa egitea.
  6. Txosten tekniko eta juridikoa egitea.
  7. Tokiko Gobernu Batzarraren ebazpena.
  8. Jakinarazpena.
  9. Diru-laguntza eman, hala badagokio.
  10. Justifikazioa.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 6 hilabete.
Legezko gehienezko epea: 6 hilabete, deialdia argitara ematen den egunetik hasita.
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak sei hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Bizkaiko Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren Diru Zaintza Nagusiaren egiaztagiri eguneratuak, zeinek erakunde eskatzaileak haiekin dituen betebeharrak egunean dituela egiaztatuko duten. Aipatu ziurtagiriak eskumena duen organoak zigilatuko ditu gehienez eskaria aurkeztu baino hiru hil lehenago.
  • Hartzekodunaren fitxa behar bezala beteta dagokion diru-laguntza ordain dakion, Santurtziko Udalak deialdian ezarritako ereduari jarraituz (ikusi inprimakia).
  • Erakunde eskatzaileak eskaera aurkeztu aurreko urtean izandako diru-sarrerei eta gastuei buruzko txostena.
  • Izaera bereko diru-laguntza edo bestelako laguntzak direla-eta hasi den itzulketa- edo zigor-prozeduraren batean sartuta ez dagoela aitortzen duen agiria.
  • Diru Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 2003/38 Lege Orokorraren 13ren 13. artikuluan diru-laguntzak jasotzeko agertzen diren debekuetan sartuta ez badago.
  • Eskabidearen helburu diren ekintzengatik eskatutako beste edozein laguntzaren egoera (emandakoa, eskatutakoa edo izapidetzen dagoena) aitortzen duen agiria.
  • Erakundeen elkargoek aurkeztutako eskabideak badira, erakunde bakoitzak egitasmoren parte-hartzean duen portzentaiari buruzko hitzarmena aurkeztuko da. Aipatu hitzarmen horretan beren-beregi adierazi beharko da erakunde bakoitzak bere gain hartzen duela bai bere portzentaiaren erantzukizun zuzena, eta bai egitasmo osoaren gaineko erantzukizun subsidiarioa.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Gizarte Ekintza arloa - Gizarte Zerbitzuak

Dokumentazioa

  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak
  • Egiaztagiria

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Dagokion ekitaldian Garapenerako lankidetza  bultzatzeko diru-laguntzak arautzen dituen araubidea (urtero onartzen da).

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren azterketa administratiboa.
  3. Espedientea Gizarte Ekintzako Sailera bidali.
  4. Eskariaren analisi teknikoa egitea.
  5. Txosten tekniko eta juridikoa egitea.
  6. Tokiko Gobernu Batzarraren ebazpena.
  7. Jakinarazpena interesdunei.
  8. Diru-laguntza eman, hala badagokio.
  9. Justifikazioa.

                  Oharrak

                  Diru-laguntzak lehia bidez banatuko dira.
                  • Santurtziko Udalak ematen dituen diru-laguntzen zenbatekoa, bera bakarrik edo beste Administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuetatik jasotako bestelako diru-laguntza edo diru-sarrera, ezin izango da erakunde onuradunak egikaritu beharreko egitasmoaren kostu osoa baino altuagoa izan. Izandako diru-sarrera eta gastuen azterketan diru-sarrerak gastuak baino altuagoak balira, Santurtziko Udalak emandako diru-laguntza jaitsi egingo da, zenbat-eta diru-sarreretan dagoen gehiegizko kopuru berberean.
                  • Erakunde onuradunek jasotako diru-laguntzen erabilera justifikatu beharko dute gehienez bi hileko epean, egitasmoa amaitzen den egunetik zenbatzen hasita, nola-eta deialdiaren oinarrietan adierazitako dokumentazioa aurkeztuz.
                  • Jasotako diru-kopuruak eta diru-laguntza ordaindu zenetik izandako berandutze-interesa ordainduko ditu, zeina egun horretan indarrean dagoen diruaren interes legala izango den, honako kasu hauetan:
                    • Justifikatzeko dagoen betebeharra hausten bada.
                    • Diru-laguntza jasotzen bada, horretarako baldintzak bete gabe.
                    • Diru-laguntza jasotzeko helburua betetzen ez bada.
                    • Oinarrietan edo diru-laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada.
                  Diru-laguntza hauen erakunde onuradunek Santurtziko Udalaren babesa dutela adierazi beharko dute diruz lagundutako egitasmoak zabaltzea, hedatzea edo argitaratzea dakarten jarduera guztietan.