Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak (AIA) edukitzeko lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak (aurrerantzean AIA) edukitzeko, trebatzeko eta maneiatzeko administrazioko lizentzia lortzea edo berritzea:
  • Pit Bull Terrier
  • Staffordshire Bull Terrier
  • American Staffordshire Terrier
  • Rottweiler
  • Dogo argentinarra
  • Fila Brasileiro
  • Tosa Inu
  • Akita Inu
Era berean, beharrezkoa izango da lizentzia lortzea honako kasu hauetan:
  • Animaliaren ezaugarri guztiak edo gehienak Euskal Autonomia  Erkidegoan  txakurrak  edukitzeari  buruzko ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuaren II. Eranskinean agertzen diren ezaugarriekin bat badatoz.
  • Alkatetzaren ebazpenez arriskutsu izan daitekeen animaliatzat jotzen bada, hark pertsonak edo beste animali batzuk eraso baditu. Emandako lizentzia jakinaraztetik aurrera hilabete izango du animaliaren jabeak lizentzia eskatzeko.
Lizentzia beharrezkoa da horrelako txakur bat paseatu, zaindu edo maneiatu nahi duen edozein pertsonarentzat, jabea izan ala ez.

Nork eskatu ahal du?

Santurtzin erroldaturiko adin nagusiko herritarrek, AIA gisa kalifikaturiko animaliak eduki, gidatu edo kontrolatu nahi dituztenak, jabeak izan ala ez, edo ordekariak

Edonola ere, animaliaren jabeak, edo ordezkariak.

¿Noiz eskatu daiteke?

  • Berritzea: arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak izateko lizentzia bost urterako izango da. Epe hori amaitu aurretik, lizentzia berritu beharko da.
  • Aurretiaz animalia arriskutsua izan daitekeela adierazten duen ebazpena dagoenean, pertsonei edo beste animaliei eraso egin dielako, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hilabeteko epea izango du lizentzia izapidetzeko.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikustea administratiboa.
  3. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4. Udaltzaingora bidali.
  5. Eskariaren azterketa teknikoa betebeharrak bete diren egiaztatzeko.
  6. Zuzentzeko eskaera egin, azterketa teknikoak eskatuz gero.
  7. Txosten teknikoak.
  8. Zinegotziaren ebazpena.
  9. Txartela egin.
  10. Jakinarazpena interesdunari.
  11. Txartela eman.
  12. Ebazpenaren kopia bidali Eusko JAurlaritzako AIEO atalera.

Prezioa

Udalak kostua oso-osorik egiten du bere.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: Hilabete. 
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskaria aurkezten den egunetik hasita. 
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa: administrazioak hiru hilabeteko epean ebazpena jakinarazten ez badu, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Eskatzailearen bi argazki, karnet tamainakoak, HAZen horiek egitea baimentzen ez badu.
  • Gaitasun fisiko eta psikikoaren ziurtagiria, behar bezala baimendutako zentroek egina, gehienez ere urtebeteko antzinatasunarekin, ziurtagirian beste iraungitze-data bat azaltzen ez bada.
  • Zinpeko aitorpena, arau-hauste larri edo oso larriengatik zigorrik jaso ez izana adieraziz ondoko zigor osagarrietakoren batean: konfiskatzea, bahitzea, esterilizazio edo sakrifizioa, establezimendua ixtea edo txakur arriskugarriak edukitzeko lizentzia aldi baterako edo behin betiko kentzea, edo prestatzaile gaitasun-agiria kentzea.
  • Arriskutsuak izan daitezkeen animalien jabeek erantzukizun zibileko aseguruaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, txakurrak  edukitzeari  buruzko ekainaren 1eko 10/2004 Dekretuaren III. Eranskinean ezarritako ereduaren arabera, bai eta poliza ordaindu izanaren jatorrizko ordainagiria ere.
  • Interesdunak Santurtziko Udalari beste administrazio publikoetatik izapide hau aurrera eraman ahal izateko informazioa lortzeko baimenik ematen ez badio, ondoko dokumentuak ere aurkeztu beharko ditu:
    • Zigor-aurrekarien ziurtagiria

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Udaltzaingoa - Udaltzaingoa

Dokumentazioa

  • Nortasun agiria ( NAN – AIZ (Atzerritarren identifikazio-zenbakia) – Pasaportea – Bizilekua izateko baimena )
  • Besteak
  • Argazkia
  • Dagokioen erregistroan egindako animaliaren errolda ziurtagiria
  • Aurrekari penalen ziurtagiria

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Sarrera-erregistroa.
  2. Dokumentazioaren berrikustea administratiboa.
  3. Zuzentzeko eskaera egin (10 egun baliodun).
  4. Udaltzaingora bidali.
  5. Txosten teknikoak.
  6. Zinegotziaren ebazpena.
  7. Txarteal egin.
  8. Jakinarazpena interesdunari.
  9. Txartela eman.
  10. Ebazpenaren kopia bidali Eusko JAurlaritzako AIEO atalera.

Oharrak

  • Lizentzia lortuta, titularrak 15 eguneko epea du animalia AIA izeneko udal erroldan instribatzeko, dagokion prozedurari jarraiki.
  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak izateko lizentziak bost urteko balioa izango du, eta epea igarotakoan berritu egin beharko da.
  • Beste edozein udalerritan lortutako lizentziak balioko du Santurtzin ere. Hala ere, beste udalerriren batean ateratako lizentzia duena Santurtzin bizi bada, lizentzia-berritzea Santurtzin egingo da.
  • Animaliaren jabea pertsona juridikoa bada, animaliaren zaintza eta kontrolaren ardura dutenek eskatu beharko dute lizentzia.
Lizentzia galdu, lapurtu edo hondatu dleako kopia lortzea:
  • Eskari-orri orokorra.
  • Hondatuz gero, hondatutako lizentzia.