Lizentzia behar duten jarduera hasi aurreko jakinarazpena

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Lizentzia behar duen jarduera bat hasi edo instalazio bat egin nahi duten pertsona interesdunek aurkeztu behar dute agiri hori, adierazteko, beren erantzukizunpean, jarduera hasteko edo instalazioa egiteko legezko baldintzak betetzen dituztela.

Agiri horrek bide ematen du Ordenantzan ezarritako dokumentazioa aurkeztu bezain laster jarduera hasteko edo instalazioa egiteko, betiere dokumentazio hori egiazkoa eta osoa bada.

Ireki aurreko jakinarazpena aurkeztu behar dute, soilik, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko 3/98 Lege Orokorreko II. eranskineko A) atalean, jarduera-lizentzia behar duten jarduera eta instalazio sailkatuei buruzkoan, zerrendatuta dauden jarduera eta instalazioak hasi eta egin nahi dituztenek. 

Nork eskatu ahal du?

Jarduera edo instalazioa garatu nahi duten pertsona fisikoek edo juridikoek, edo horien ordezkariak.

¿Noiz eskatu daiteke?

Jarduera ireki edo instalazioa martxan jarri aurretik, jarduera-lizentzia eta, hala badagokio, obra-lizentzia jaso ondoren.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Herritarren Arreta Zerbitzua. Udaletxea, beheko solairua
    • Avenida Cristóbal Murrieta 6, 48980 SANTURTZI 
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:30etara. De lunes a viernes de 7:30 a 15:30 
  • Posta arrunta: Posta-bulegoen bidez.

Argibideak

JARRAIBIDEAK (barne erabilera)
  1.  Eskaria erregistratzea, dokumentazioa eskaneatuta.
  2.  Dokumentazioaren azterketa administratiboa egitea.
  3.  Zuzentzea eskatzea (10 egun baliodun).
  4.  Izapidetzeko erantzukizuna duen atal edo sailari bidaltzea.
  5.  Ikuskatzea.
  6.  Eskariaren analisi tekniko eta juridikoa egitea.
  7.  Instantzia teknikoari zuzentzea eskatzea.
  8.  Beste erakunde, entitate edo sailei kontsulta egitea eta egiaztatzeko beste izapide batzuk egitea.
  9.  Txosten teknikoa egitea, obrak, jarduera edo instalazioa emandako lizentzietako edukiarekin bat datozen aztertzeko.
  10.  Txosten juridikoa egitea.
  11.  Zinegotzi eskuordetuari aurretiazko jakinarazpenaren berri ematea.
  12.  Interesdunari jakinaren gainean jarri izanaren berri ematea.
  13.  Ogasun Saila jakinaren gainean jartzea, hirigintzako zerbitzuen tasa likidatzeko eta ordaintzeko.

Prezioa

Ordenantza fiskala

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: Zehaztu gabe. 
Legezko gehienezko epea: Se pueden iniciar las obras o ejecutar la instalación desde el mismo día de la presentación en el Registro del Ayuntamiento de la documentación, sin perjuicio de las facultades de comprobación, control e inspección.

Aurkeztu beharreko agiriak

Ordenantzaren II. eranskineko 3. eredua, eredu horretan zehaztutako dokumentazioarekin batera.

Informazio gehiago

HAZ: 010 Santurtzitik bertatik egindako deietarako eta 944 20 58 00 beste deietarako.
HAZ: sac@santurtzi.eus
HAZ: Whatsapp (670 222 257)
HAZ: Skype: SAC Santurtzi

Ardura daukan unitatea

Hirigintza eta Ingurumena - Hirigintza eta Ingurumena

Dokumentazioa

  • Besteak

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1.  Eskaria erregistratzea, dokumentazioa eskaneatuta.
  2.  Dokumentazioaren azterketa administratiboa egitea.
  3.  Izapidetzeko erantzukizuna duen atal edo sailari bidaltzea.
  4.  Ikuskatzea.
  5.  Beste erakunde, entitate edo sailei kontsulta egitea eta egiaztatzeko beste izapide batzuk egitea.
  6.  Txosten teknikoa egitea.
  7.  Aurretiazko jakinarazpenaren berri ematea.
  8.  Interesdunari jakinaren gainean jarri izanaren berri ematea.

Oharrak

Jarduerak hasten edo instalazioak egiten badira halabeharrezko jakinarazpen edo lizentziarik gabe, legeztatzea eskatzeko prozedura hasi eta, hala badagokio, zehapen-espedientea irekiko da.

Lizentzia behar duten jarduerak hasi aurreko jakinarazpena eta obrak hasi aurreko jakinarazpena ezin dira aldi berean aurkeztu. Halaber, ireki aurreko jakinarazpena ezin da aurkeztu jarduera-lizentzia eta obra-lizentzia eskuratu baino lehen, azken hori nahitaezkoa bada, ez eta obrak amaitu baino lehen ere.

Jardueraren bat hasi edo, obrarekin edo obrarik gabe, instalazioren bat egin nahi duten interesdunek Udalari kontsulta egin diezaiokete (ikusi izapidea), bete behar dituzten baldintza juridiko eta teknikoei, aurreikus daitezkeen neurri zuzentzaileei eta jardueraren bideragarritasun formalari buruzko informazioa eskatzeko.

Aurretiazko jakinarazpeneko edo erantzukizunpeko adierazpeneko datu edo azalpenen bat edo haiekin batera aurkeztu beharreko agiriren bat okerra edo faltsua bada edo aurkeztu ez bada, edo aurretiazko jakinarazpena, erantzukizunpeko adierazpena edo nahitaezko beste edozein agiri aurkezten ez bada, ezingo da jarduera hasi edo jarraitu; horrek, gainera, erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eragin ditzake. Horretarako, Administrazioak dagozkion zigor administratiboak jar ditzake, eta agindu dezake jarduera berehala etetea, higiezina lehengoratzea edo aurreko egoera fisikora bueltatzea. Okerra edo hutsa funtsezkoa ez bada, Administrazioak zuzentzeko epe bat jarriko dio interesdunari.

Erabilera publikoko lekuetan terraza jartzeko lizentzia eskatu nahi dutenek horretarako lizentzia eskatu beharko dute aurretik (ikusi izapidea-hiperesteka).