On line izapideetarako gida

COVID-19 birusaren inpaktu ekonomiko eta sozialak zure lanari eragin badio, laguntza eman nahi dizugu zenbait izapide online egin ahal izan ditzazun eta errazagoa izan dakizu.

SEPE

Herritarrak: 900 81 24 00
Enpresak: 900 81 24 01

Hurrengo esteka honetan SEPErekin egin behar duzun edozein izapidetarako ohiz kanpoko neurriei buruzko informazioa duzu.

Nola eskatu informazioa SEPEri edozein izapideri buruz.
SEPEren online bidezko prozedura eta zerbitzu guztiak

PERTSONENTZAKO INFORMAZIOA

  • COVID-19. SEREren bulegoak itxita daude herritarrentzat. Baina ohiz kanpoko neurri batzuk hartu dituzte online bidezko izapideak errazteko. Hurrengo esteka honetan dituzu neurriak.
  • ABEE BATEK ERAGIN BADIZU, ez duzu aurretiko hitzordua eskatu behar SEPEn, zure prestazioaren kudeaketa enpresa eta SEPEren artean egingo baitute.
  • ABEE BATEK ERANGINDAKO ARRAZOIRIK GABEKO LANGABETUA BAZARA, online bidez eska dezakezu prestazioa. Ez da beharrezkoa NAN elektronikoa, egiaztagiri digitala edo erabiltzailearen pasahitza edukitzea.
  • LANGABEEN PRESTAZIOAK EDO SUBSIDIOAK JASOTZEN ARI BAZARA. Epe honetan, zure eskaera altan egongo da eta berritzeko ez duzu Bulegora joan beharrik izango. Subsidioaren luzapena ez duzu eskatu beharrik, ordainketak sei hilabeteak igarota ere jarraituko du. Lagabeziagatiko subsidioen ordainketa ez da etengo, 52 urtetik gorako langileentzako subsidioaren onuradunen kasuan, Errenten Urteko Aitorpena (EUA) ez aurkezteagatik.

ENPRESA ETA AUTONOMOENTZAKO INFORMAZIOA

COVID-19K ERAGINDAKO EGOEREN ONDORIOZ ERTE BAT TRAMITATZEKO
Tramitazioa Eusko Jaurlaritzaren webgunean egin behar da telematikoki.
Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justizia Sailaren zirkularra, COVID - 19k ERAGINDAKO ENPLEGUA ARAUTZEKO ESPEDIENTEETARAKO

JARDUERA UZTEAGATIKO APARTEKO PRESTAZIOETARAKO (NORBERAREN KONTURAKO LANGILEENTZAT EDO AUTONOMOENTZAT)
Autonomoak GIZARTE SEGURANTZAREKIN LANKIDETZAN DIHARDUEN MUTUAREKIN jarri behar du harremanetan ETA TELEMATIKOKI ESKATU.

LANBIDE

Herritarrak: 945 160 600 / 630 305 452
Enpresak eta erakundeak: 945 160 601

PERTSONENTZAKO INFORMAZIOA
Hurrengo esteka honetan Lanbiderekin egin behar duzun edozein izapidetarako ohiz kanpoko neurriei buruzko informazioa duzu.

ENPRESA ETA AUTONOMOENTZAKO INFORMAZIOA
Diru-laguntza kotizazioak eta errentamenduak ordaintzera bideratuko dira.
Informazioa

EUSKO JAURLARITZA
Hurrengo esteka honetan hartutako ohiz kanpoko neurriak eta horri jarraituz egin behar dituzun izapideak dituzu.

ENPRESA ETA AUTONOMOENTZAKO INFORMAZIOA
Inplantalariak
ETEentzako eta autonomoentzako aholkularitza eta telelana berehala ezartzea.
Informazioa eta eskaerak

Industria Digitala Covid 19
ETEentzako premiazko laguntzak telelana ezartzeko eta horren gaineko aholkularitza izateko.
Informazioa eta eskaerak

I+D Covd 19
Itzuli beharrik gabeko laguntzak enpresentzat edo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileentzat.
Informazioa

25 milioi euroko premiazko finantzaketa-lerroa, % 0ko interesean, ETE, autonomo eta euskal merkatarientzat
Informazioa eta eskaerak

Alokairuak geroratzea SPILUReko industrialdeetako enpresentzat
Informazioa eta eskaerak

Alokairuak geroratzea parke teknologikoetako enpresentzat
Informazioa eta eskaerak

BIZKAIAKO FORU ALDUNDIA
Zergen arloko neurri bereziak Covid-19 birusak ekonomian edukiko duen eraginari aurre egiteko.
Informazioa