• Negozio Plana
  • Aholkua ematen dugu
  • Bitartekaritza lana egiten dugu
  • Laguntza ematen dugu
  • Eman izena
  • Lotura interesgarriak

Zure ideia da. Zure helburua. Hauxe da momentua.

Zure enpresa sortu edo zure proiektua abian jartzeko unea heldu dela uste baduzu, SanturtiLanen prest gaituzu behar duzun guztian laguntza emateko. Bide osoan lagun izango gaituzu, negozio-mota abian jartzeko ideiatik hasi eta berau abian jarri arte, hau da, aholkularitza eta orientazioa emango dizugu prozesu osoan.

  • Negozio-plana sortzen lagunduko dizugu.
  • Proiekturako forma juridiko egokiena topatzeko aholkua emango dizugu.
  • Egin beharreko izapideei buruzko informazioa emango dizugu.
  • Enpresak sortu eta lan-zentro berriak zabaltzeko diru-laguntzen inguruko orientazioa emango dizugu.

Gainera, formakuntza-saioak antolatzen ditugu ezagupenak zabaldu eta enpresa- ideiak abian jartzeko behar diren gaitasunak garatzeko helburuz. Azken batean, sormena sustatu eta ekintzaileek elkarrekin jardutea da kontua, elkarreragina sustatuz bakarka zein taldeka egin daitekeen lanaren bidez.