Informazio orokorra

Santurtziko Udalak urtero garatzen dituen Enplegu programen barruan, hurrengo hilabeteetan zehar 117 kontratazio berri egingo dira. Urriaren 10etik aurrera, 2019ko Lanbideren tokiko erakundeek gazteak kontratatzeko dirulaguntzen deialdiaren barruan, bigarren enplegu planean izena emateko epea hasiko da, hurrengo 18 lanpostu hauek betetzeko:

Eskaintza
Lanpostu kopurua Lanpostua

1

Administraria

1

Administrari laguntzailea

1

Integrazio-koordinatzailea

1

Ikusi-entzunezko komunikazio teknikaria

7

Gizarteratzailea

1

Prozeduren koordinatzailea

1

Arte Ederratako edota Diseinuko teknikaria

3

Informatika programatzaile-aholkularia

2

Eraikuntza-teknikaria

Eskatzaileentzako baldintzak:

  1. 16 urtetik gorakoa eta 30 urtetik gorakoa izatea.
  2. Udalerriko langabea izatea eta Lanbiden enplegua eskatzeko izena emanda egotea.
  3. Gazteentzako Berme Sisteman izena emanda egotea.
  4. Eskatzen diren lan-profilak betetzea.

Kontratazioa:

Zortzi hilabete lanaldi osoan. Aurreikusitako hasiera-data: 2019ko azaroa.

Prozedura:

Lanbidek egingo du aurretiko hautaketa, eta, horretarako, webgunean argitaratuko dituzte eskatutako lanpostuen eta profilen lan-eskaintzak.

Udala arduratuko da hautaketa egiteaz Lanbidek aurretiko hautaketan aukeratutako pertsonen artean.

Izena ematea:

Lan-eskaintza horietan eskabidea aurkezteko eta izena emateko 2019/10/10etik 2019/10/17ra egin ahal izango da www.lanbide.eus webgunean (lan-eskaintzak).