Lanpostuak eta profil profesionalak

Lantaldeak, lanpostuak eta profil profesionalak
Programa Lanpostuaren deskribapena eta betekizunak
1. Taldea: kultur ondarearen eta tokiko memoria historikoaren sustapena Ikus-entzunezko komunikazio-teknikari 1, ikus-entzunezko komunikazioan lizentziaduna dena edo titulu baliokidea duena. Euskara menperatzen duena, ahal dela C1 titulua edo baliokidea duena. Baloratuko da: -elkarrizketak egiteko eta bideoak editatu eta muntatzeko ezagutza eta gaitasuna. -taldeak kudeatu eta dinamizatzeko eta jarduera ludikoetan eta genero berdintasunerako jardueretan begirale gisa esperientzia eta trebetasuna.
Arte Eder edota diseinu teknikari 1, Arte Eder edo diseinuan lizentziaduna dena edo titulu baliokidea duena. Museoan erakusteko material espezifikoak sortzeko, gauzen eraberritze-lan errazak egiteko eta informazio-kartelak egiteko esperientzia eta trebetasuna duena. Euskara menperatzen duena, ahal dela C1 titulua.
Administrari 1, administrazio arloan goi mailako prestakuntza-zikloa edo baliokidea duena. Informatika programak (Word, Excel, Power Point…) eta sare sozialak erabiltzeko ezagutza eta trebetasuna duena, erabiltzaile gaituaren mailan (IT txartelak). Euskara menperatzen duena, ahal dela C1 titulua.
2. Taldea: prozedurak eta IKT aplikazioak hobetzea Prozedura koordinatzaile 1, Zuzenbidean edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna dena edo titulu baliokidea duena, ahal dela Administrazio Publikoan ezagutza duena.
3 informatika programatzaile/aholkulari, informatikaren arloan goi mailako prestakuntza-zikloa dutenak edo titulu baliokidea dutenak: informatika-sistemen administrazioa edo informatika-aplikazioen garapena. Burutu beharreko lanekin lotutako informatika-trebetasunak baloratuko dira.
3. Taldea: gizarteratze-sustapena Gizarteratze-koordinatzaile 1, gizarte-hezkuntzan diplomatua edo titulu baliokidea duena edo magisteritzan (haur-hezkuntza edo lehen hezkuntza). Ahal dela, gizarte- eta lidergo-trebetasunak, ikasteko zailtasunak ikertzeko teknikak eta elkarrizketa-, familientzako orientabidea- eta analisi-teknikak antolatu eta ezagutzen dituena. Euskara dakiena, ahal dela B2 mailan edo baliokidea.
7 gizarteratzaile, gizarte integrazioan goi mailako zikloa edo baliokidea dutenak, haur-talde desberdinak artatzeko ezagutzak dituztenak, eta talde-dinamikan, aisialdian eta lankidetza-jolasetan ezagutzak dituztenak. Aisialdi-zuzendari edo -begirale titulu ofiziala izatea baloratuko da. Euskara dakitenak, ahal dela B2 mailan edo baliokidea.
4. Taldea: eraikuntza-higiezinak eta bide publikoetako sektorearen koordinazioa Eraikuntza-teknikari 2, eraikuntza eta obra zibilean goi mailako zikloa edo baliokidea dutenak hurrengo atalen batean: eraikuntza obrak antolatzea eta kontrolatzea, eraikuntza proiektuak edo obra zibileko proiektuak. B1 gida-baimena izatea. Burutu beharreko lanpostuarekin lotutako prestakuntza izatea baloratuko da.
Administrari-laguntzaile 1, administrazio alorrean erdi mailako zikloa edo baliokidea duena eta ofimatika ezagutza duena maila aurreratuan.