• Lan bila zabiltza? Eman ezazu izena
  • Lan eskaintzak
  • Egungo diru-laguntzak eta bekak
  • Lotura interesgarriak

Enplegu bila bazabiltza, zure lan-egoera hobetu edo beste barik, lan-orientazio berririk nahi baduzu, hobe duzu bidea lagunduta egitea. Horregatik, SanturtziLanen eskaini ahal dizugun guztia ezagutzera animatzen zaitugu.

Ezohiko enplegu plana 2019/2020

Informazioa eskaintzen dizugu

SanturtziLanen zure esku jartzen dugu euren proiektuetara hoberen egokituko diren profesionalak topatzeko gurera jo duten enpresen eskaintza. Gaur egun dauden eskaintzen baldintza eta ezaugarrien berri ematen dizugu zure lan-maila eskatzen den mailara egokituz.

Orientazioa eskaintzen dizugu

Gure esperientzian oinarrituta, jakin badakigu enplegu-eskaintza bati aurre egin aurretik, proba eta elkarrizketak gainditzen lagunduko duten zenbait aurrepausu eman behar direla. Horretan orientazioa garrantzitsua da, bertan aipatutako lanpostuetan arituko diren langileak ezagutu ez ezik, euren onena ematen eta helburu nagusia definitzen ere laguntzen zaie.

  1. Lanpostu bakoitzaren lan-profila identifikatzen dugu.
  2. Zure helburu profesionalarekin bat datozen behar formatiboak zurekin batera ezartzen ditugu.
  3. Zure helburuarekin bat datorren lan-ibilbidea diseinatzen dugu.
  4. Lana topatzeko erabiltzen dituzun teknikei buruzko aholkua ematen dugu.
  5. Enplegua topatzeko prozesuan tutore gisa aritzen gara.
  6. Enpresek erabiltzen dituzten hautaketa-prozesuetako pausuetan laguntza ematen dugu.

Bitartekariak gara

Sarritan SanturtziLanek enpresa eta hautagaien arteko bitartekari lana egiten du, alde biek eskubide eta betebehar guztiak betetzen dituztela ebaluatze aldera. Lan-esperientzia izatea errazten dugu lan-bitartekaritza eginez eta herrian bertan enplegu-planak abian jarriz.

Goian gaur egun eskaintzen diren lanpostuak dituzu.

Gogoan izan euretan jarduteko ezinbestekoa dela SanturtziLanen alta emanda egotea. Horretarako zure datu pertsonal zein profesional helarazi behar dizkiguzu, besterik ez.