Enplegu eskaintzak

Santurtziko Udalak, SanturtziLanen bidez, bideratzailea izan nahi du enpresa eta pertsonen arteko topaketa prozesuan. Horrela bada, gure laguntza eskaintzen dugu langileak hautatzeko eta prozesu horiek gauzatzeko instalazioak lagatzeko. Horiez gain, beste zerbitzu gehigarri batzuk ere baditugu.

SanturtziLanen zure lan-eskaintzetarako hautagaien aurre-hautaketa egiten dugu doan, modu konfidentzial eta eraginkorrean:

Eskaintzak kudeatzeko prozedura

  1. Zehaztu zein lan-profilen bila zabiltzan eta ezarri hautaketa prozesuaren bidea: eskatutako hautagai-kopurua, hasiera eta amaierako datak, hautagaitzak bidaltzeko prozedura eta abar.
  2. Eskaintza orria (PDF 150KB) bete eta bidali argi eta garbi zehaztuz zein profil eskatu eta zein lan-baldintza eskaintzen dituzun, eta zein izango den enplegu-eskaintza gure webgunean zabaltzeko azken eguna.
    Nahiago baduzu, enplegu eskaintzaren komunikazio-formularioa ONLINE bete dezakezu.
  3. Eskaintza jasotzen dugunean, zurekin jarriko gara harremanetan eskaintzaren datuak egiaztatzeko.Eta eghienez 5 eguneko epean profilarekin bat datozen hautagaien cv-ak bidaliko dizkizuegu.
  4. Eskaintzaren emaitzaren jarraipena egingo dugu.