Nortzuk gara?

SanturtziLan lokal eta zerbitzu berria da, eta gune berean udal zerbitzu batzuk elkartzen dira: Enplegu eta Ekonomia Sustapena, Enplegu-agentzia, aholkularitza, prestakuntza, gizarteratzea eta laneratzea, autoenplegua, laguntza enpresei, Kzgunea, Merkataritza eta Kontsumoa.

Behargintza ere SanturtziLanen barruan dago, santurtziarrei eta herriko enpresei zerbitzuak eskainiz, herriko enplegu eta garapena dinamizatu eta sustatzeko asmoz.

Behargintza Santurtzi-Tokiko Enplegu eta Garapen Zentroa Santurtziko Udalaren menpekoa da, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, erakundeek dituzten interes eta asmoak betetzeko, hots, enplegu-politika aktiboak eta tokiko ekonomiaren sustapena bultzatzeko eta sustatzeko.

Itsasalde 26 behealdea. 48980 Santurtzi
santurtzilan@santurtzi.eus
94 420 58 00 luz. 166