• Ikastaroak

Zure kurrikuluma osatu eta hobetuko duen formakuntza egokia ezinbesteko aurrepausua da enplegua bilatzeko orduan.

Hori dela eta, SanturtziLanek ikaskuntza eta lan-birziklapenera bideratutako lan-prestakuntza diseinatu eta sustatu egiten du. Horien artean enplegu- eta prestakuntza-programa publikoak daude, gaitasuna bereganatu edo lan-esperientzia elikatzeko aukera ematen dutenak zure prestakuntza hobetu eta laneratzea errazteko.

  • Lan-merkatuaren egoerari buruzko informazioa eskaintzen dizugu.
  • Formakuntza-programa egokiak topatzeko aholkua ematen dugu.
  • Formakuntza espezializatua eta teknologia berriekin lotutako gaikuntza eskaintzen ditugu.

Hona hemen SanturtziLanek zuretzat prestatu dituen ikastaroen eskaintza.

*Gogoan izan eskainitako ikastaroetan parte hartzeko ezinbestekoa dela SanturtziLanen alta emanda egotea.