Antolaketa

 

Autonomiadun erakundeak

Erakunde deszentralizatuen eta Santurtziko Udala partaidea den Udal Elkarteen oinarrizko datuak zehaztu dira.

Udal Euskaltegia

Toki erakunde autonomoaren xedeak.

Udal Euskaltegia toki erakunde autonomoaren xedea honako hau da:Santurtziko helduak euskalduntzeari lotutako zerbitzu eta baliabideak kudeatu, administratu eta mantendu, baita, bere ahalmenen eremuan, euskarazko alfabetatzea sustatu ere.

Serantes Kultur Aretoa

Toki erakunde autonomoaren xedeak.

Serantes Kultur Aretoa toki erakunde autonomoaren xedea honako hau da: Santurtziko kultur dinamizazioari lotutako zerbitzu eta baliabideak administratu eta mantendu.

Kiroletarako Udal Institutua

Toki erakunde autonomoaren xedeak.

Kiroletarako Udal Institutua toki erakunde autonomoaren xedeak honako hauek dira: bere gobernu organoek emandako kirolerako udal politika definitu eta aplikatu, Santurtziko Udalaren kirol zerbitzuak kudeatu eta administratu, unean uneko ondare diren ondasun eta instalazioak zaindu eta konpondu, ondarea zabaldu eta kirol instalazio berrien planifikazioan, diseinuan eta eraikuntzan parte hartu.

Begoñako Ama Egoitza

Toki erakunde autonomoaren xedeak.

Begoñako Ama Egoitza toki erakunde autonomoaren xedea honako hau da: 60 urtetik gorako pertsonei ematen zaien laguntza osoari eta pertsonalizatuari lotutako zerbitzu eta balibideak administratu eta mantendu. Horretarako dauden bideak erabilita, pertsona hauek egoitzan sartzea eskatu dute famili eta gizarte arazorik badute edo ezindu fisiko edo psikikoak badira; plaza hutsak izatea eta zentroak dituen giza eta material ahalbideekin bat datorren zerbitzua ematea dira muga bakarra.

Laguntza pertsonalizatu horren barruan honako hauek daude: bizitokia, elikadura, osasun laguntza ez espezializatua, gizarte laguntza, higiene pertsonala eta zaintza orokorrak.

Mankomunitateak

Nerbioi Ezkerraldeko Mankomunitatea

Mankomunitatearen xedea elkarteko udalerrietan sortzen diren hiri-hondakinak.

Ranzari Lantegia minusbaliatu psikikoen aldeko elkartea

Udal Elkartea, hurrengo helburu nagusiak gauzatzeko jaio da:

a) Minusbaliatu Psikikoen aldeko Lan eta Sozial–Integrazioa Sustatu.

b) Ahal den neurrian, gai honi buruz, hiritar Sentsibilizazioa.

c) Lan-aukerak areagotu, minusbaliotasunera egokituriko prestakuntza eta orientazioa bultzatuz edo lan-integrazioa edo minusbaliatuentzako enpleguko egonkortasuna errazten duen beste gehigarri neurriak.