Kontratatzaile profila

  • Euskadiko kontratazio plataforma publikoa
  • Euskadiko plataformaren aurreko lizitazioak

Kontratazio elektronikoa

Jakinarazten da sektore publikoaren kontratuei buruzko 2017/9 Legea betez, kontratazio espedienteetan parte hartu nahi dutenek eskaintzak bide elektronikoen bitartez aurkeztu beharko dituztela ezinbestez. Ondorio horietarako, enpresa lizitatzaileek, kontratu txikietan izan ezik, eskaintza ELEKTRONIKOAK “Kontratazio Publikoa Euskadi-Contratación Pública del Sector Público” plataformak lizitazio elektronikoetarako duen aplikazioaren bidez aurkeztuko dituzte honako helbide honetan: www.kontratazioa.euskadi.eus edo, zuzenago https://www6.euskadi.net/lizitazioa helbidean. Kontsultak telefonoz egin daitezke Eusko Jaurlaritzaren Erabiltzaileentzako Arreta Zerbitzuan (CAU), 945016298 telefono-zenbakira deituz.

Eta horren berri eman nahi izan da interesatuek aplikazioa ezagutu, eta hala badagokio, espediente elektronikoetan parte hartzeko behar dituzten baldintza guztiak bildu ditzaten. Era berean, jakinarazten da aplikazioak Udalak deitzen dituen lizitazio guztietan izena emateko aukera ematen duela. Bestalde, lizitazio-iragarkiak ez dira hemendik aurrera Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (BAO) argitaratuko, kontratatzailearen profilean besterik ez baitira azalduko (espedienteak izan ezik, hauek EBEOn argitaratu behar baitira), Eusko Jaurlaritzak arestian aipatutako www.kontratazioa.euskadi.eus webgunean duen plataforman, hain zuzen.

Informazio hau kontratazio-espedienteetan ahalik eta parte hartze handien egon dadin zabaldu da.

Kontratazio mahaia

Informazio gehiago