Alkatearen mezua

Udalbatza honen helburuetako bat izan da bertoko herritarren eta udalaren arteko harremanak estutzea. Gertuko senti zaitezen nahi dugu, zugan eragina duten kontuez informazio nahikoa duzula senti dezazun, baina, halaber, Santurtziko egunerokotasunean zuzenean parte har dezazun.

Jakina denez, internetek horretarako ematen dizkigun aukerak mugagabeak dira, eta ez dugu aukera horiek ihes egiten utzi nahi izan. Hori dela eta, orrialde honetan eskuragarri izango dituzu hainbat zerbitzu, modu erraz eta samurrean, eta horiek edozein tokitatik jaso ahalko dituzu.

Izapideak modu erosoan egiteko erabiltzeko gonbita egin nahi dizut, bai eta iradokizun edo iruzkinak bidaltzeko ere, edozein direla ere. Web hau santurtziar guztiona izatea nahi dugu: Santurtziko web orrialdea.

Aintzane Urkijo Sagredo
Santurtziko alkatea

Kontaktua

Santurtziko Udala

Murrieta etorbidea, 6 (48980 Santurtzi)

Telefonoa: 94 420 58 00

Santurtziko Udala sare sozialetan