Euskara

 

Udalaren osoko bilkurak, 2008ko ekainaren 26ko bileran, udalerrian euskararen erabileraren sustapena eta normalizazioa arautzeko ordenantza onetsi zuen.

Araudiak udalerrian euskararen aholku batzordea eratzea aurreikusi zuen eta horrela erabaki zuen Udalbatzak 2008ko azaroaren 27an.

Barcos amarrados

Betekizunak

  • Udalari sektorearen kontu zehatzei buruzko informazioa ematea, eta kasu bakoitzerako egokien irizten diren konponbide eta alternatiba zehatzak proposatzea; hori ez da loteslea izango.
  • Aldez aurretik jardueraren gobernu-organoak aztertuko ditu sektore honi eragiten dioten gai garrantzitsuak, hark egoki irizten badio.
  • Ekitaldi bakoitzeko udal aurrekontuek barne hartzen dituzten euskararen erabilera sustatzeko programa edo programen berri izatea.
  • Legeetan aurreikusitakoaren arabera eta horiek ezarritako mugak betez, batzordeak egindako txosten eta proposamenekin lotuta udalak hartutako erabaki eta gaiei buruzko udal jardueretan parte hartzea.
  • Udalari laguntza ematea Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren egokitzapenean, alegia, tokiko plan estrategikoa burutzeko gomendioak ematea, udalaren osoko bilkurak edo organo betearazleek onetsi aurretik.
  • Onetsitako plan estrategikoa burutzeko urteko kudeaketa-planen jarraipena egitea.
  • Batzordeak zehazten dituen jarduera-eremuetan programa zehatzak garatzeko lan-taldeak sortzea.

Osaketa

  • Presidentetza: Alkate-udalburua, edo eskuordetutako zinegotzia.
  • Presidenteordea: Batzordearen presidentetzak hautatutako zinegotzia. Hori kide iraunkorra izango da, presidentetza ordezkatu behar ez badu.
  • Kide iraunkorrak: ondoko sei sektoreek ordezkari bana izango dute: gizartea, kulturgintza, euskalgintza, aisia-kirola, ostalaritza-merkataritza eta hezkuntza; Udal Euskaltegiko ordezkari bat; AEK Euskaltegiko ordezkari bat.
  • Kide ez iraunkorrak: Batzordearen presidentetzak eskumena izango du sektorean adituak direnak bertan sartzeko, baldin eta horien laguntza beharrezkotzat jotzen bada. Horiek hitza izango dute, baina botorik ez.
  • Idazkaritza: Udaleko idazkari orokorra izango da idazkaria, eta horrek udal funtzionario bati eskuordetu ahalko dio zeregin hori. Azken horrek hitza izango du, baina botorik ez.

Bilkurak

Euskararen Udal Batzordeak hiru hilean behin ohiko batzarrak egingo ditu, eta presidenteak izango du deialdia egiteko eta interesdunei jakinarazteko eskumena. Ezohiko saioak ere izan daitezke, baldin eta Presidenteak deitu edo Batzordeko Kide egonkor guztiek eskatzen badute.