Gazteria

 

Arduraduna: Iván Villalba Moya
Egoitza: Fundación Hogar 13, 3ºA
Ordutegia: ostiraletik igandera, arratsaldez
Telefonoa: 646 44 03 05
Helb. el.: ivanvim@hotmail.com

ALAIKI aisialdi taldeak 30 urte baino gehiago daramatza lanean, 5 urtetik 16 urtera bitarteko umeekin hezkuntza-lana eginez, Kabiezes auzoan. Arlo ezberdinei buruzko prestakuntza eta urte askotako esperientzia daukagun 10 monitore baino gehiago gara. Auzoan erreferentea gara eta auzoko hainbat ekitalditan parte hartzen dugu, hala nola, San Pedro jaietan, gabonetan guk geuk antolatzen dugun kultur astean, auzoko ikastetxeetako jai ezberdinetan... Azken finean, umeen alde gogor lan egiteko eta umeek eta auzoak bizitza hobea izan dezaten borrokatzeko gogo handia duen monitore-taldea gara.

Helburuak

  • Errespetuan, adiskidetasunean, berdintasunean eta antzeko balioetan heztea.
  • Aisialdi-aukerak eskaintzea gazteei.
  • Gizarte hobea eraikitzen modu positiboan parte hartzeko gaitasuna duten pertsonak prestatzea.

Zelan parte hartu

Baldintza: 4 eta 16 urte artekoa izatea eta larunbat goizez lokalera etortzea, ezer ordaindu beharrik gabe eta baldintza bakarrarekin: gurekin ondo pasatzeko prest egotea.

Monitorea izateko, lehen aipatutako arduradunaren telefonora deitu behar da. Baldintza bakarra eskatzen da: umeei oso ondo pasatzeko aukerak emateko gogo handia izatea.

Eragin-eremua

Gure lana Kabiezes auzoan egiten dugu, baina irteeretan eta beste une zehatz batzuetan hainbat toki ezberdinetatik mugitzen gara. Ume gehienak auzokoak dira, baina beste auzo batzuetatik eta alboko herrietatik ere etortzen dira.

Jardueren agenda

  • ASTEBURUETAN: eskulanak, antzerkia, jolasak, txangoak...
  • Gabonetan: kultur astea
  • Abuztuaren 1etik 5era: Burgosko udalekuak
  • Asteburuetan: bizikidetza aterpetxeetan