Gazteria

 

Arduraduna: Margarita Marqués Niño
Egoitza: J.M. Barandiaran 23
Ordutegia: larunbatetan eta igande batzuetan 16:00etatik 17:30era
Telefonoa: 94 461 34 28
Faxa: 94 461 96 84
Helb. el.: marmarni@hotmail.com

Santa Eulalia Hezkuntza Zentroaren aisialdi-taldea da, eta horren titulartasuna Karitateko Alabei dagokie.

Helburuak

  • Aisialdi-alternatibak eskaintzea, giza eta kristau-ikuspegitik.
  • Gaitasun eta balio moralak dituzten pertsonak prestatzea, modu positiboan parte har dezaten gizarte hobea eraikitzeko.

Zelan parte hartu

Arduradunari deitu, taldean izena emateko eta borondatezko monitore izateko.

Jardueren agenda

  • Irteerak eta topaketak (nazionalak): maiatza
  • Asteburuetan: Eskulan-lantegiak eta dinamikak (prebentzioa, droga-mendekotasuna), giza eta kristau-prestakuntza, zinea, zineforuma, diskoforuma...