Gazteria

 

Arduraduna: Damaris
Egoitza: Bizkaiko Jaurerria 7(Reina de los Apóstoles-eko lokaletan)
Ordutegia: larunbatetan 16:30etik 18:00etara (7 - 10/10 - 14 urte artean) eta 16:00etatik 17:30era (14 urtetik gora).
Telefonoa: 606 652 154
Helb. el.: urbegibizia@hotmail.com

Reina de los Apóstoles parrokiaren eskaut-taldea gara, eta prestatutako monitore-talde batek zuzentzen du talde hori. Gainera, Euskalherriko Eskautak Bizkaia (EEB) erakundeko kide gara. Irabazi-asmorik gabeko erakunde hori 1956tik hona ari da hezkuntza-lana egiten 7 urtetik 18 urtera bitarteko haur eta gazteekin, modu aktibo eta erakargarrian.

Hirian, gure auzoan eta batez ere naturan, eskaut-talde baten eguneroko jarduna jolasa, abentura, autokudeaketa, taldeko bizitza, ospakizuna eta jaia da.

Haur eta gazteentzako abentura horretan gurasoek ere parte har dezakete, taldeko bizitzan integratuta.

Helburuak

  • Balio hauetan heztea: errespetua, erantzukizuna, elkartasuna, justizia eta natura zaintzea, gure ingurua ezagutzea (geografia, kultura, gizartea...), elkarbizitza, alaitasuna, indarkeriarik eza.
  • Pertsona alaiak, sinestunak, kritikoak, zoriontsuak, helduak eta konprometituak heztea.
  • Azken finean, elkarbizitzarako gutxieneko balioetan oinarritutako hezkuntza ematen saiatzen gara, bai pertsonekin, bai naturarekin, jolasen eta dibertsioaren bidez.

Zelan parte hartu

Arduradunari deitu, taldean izena emateko eta borondatezko monitore izateko (konpromisoa eskatzen dugu).

Jardueren agenda

2007ko abendua:
  • Abenduak 24 Olentzero
  • Umeen Gabonetako Parkerako irteera
  • Abenduak 18, 29 eta 30: Gabonetako kanpamentua
2008ko otsaila:
  • Santa Ageda: irteera Santa Ageda mendira
  • Otsailak 9: inauterietako jaitsiera
2008ko martxoa:
  • Martxoak 14, 15, 16: Aste Santuko kanpamentua
Apirila:
  • Gorka Deuna (irteera gurasoekin)
Maiatza:
  • 10 eta 11: Bizkaiko Jaurerria auzoko jaia (jarduerak, jolasak, lantegiak...)
Ekaina:
  • Abentura-asteburua
Uztaila:
  • Udako kanpamentua (azken asteburua)