Gizarte Ekintza

 

Nortzuek osatzen dute?

Zuzendariak, administrari laguntzaileek eta gizarte langileek osatzen dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzua. Pertsona bakoitzak azaltzen duen egoeraren balorazioa eta diagnostikoa egiten dute eta, horren arabera, zeintzuk urrats eman behar diren eta zeintzuk zerbitzu eta diru-laguntza jarri behar diren abian erabakiko da pertsonarekin batera, egoerari irtenbidea emateko.

Zeintzuk funtzio burutzen ditu?

Pertsonak eta taldeak sustatu eta gizartean sartzea da helburua, bai eta gizartean izan ditzaketen zailtasunak baloratzea eta konpontzea ere, bizi kalitatea hobetzen duten baliabideak emanez eta gizarte bazterketaren arrazoiak prebenitu eta saihestuz.

Adierazitako helburuak lortzeko, honako funtzioak burutzen ditu:

Gizarte egoera ikertu eta horren araberako erantzunak ematea, gizarte premia berriekin bat datozen zerbitzuak handituz, murriztuz edo sortuz.

  • Gaur egun dauden gizarte arloko eskubide eta baliabideei buruzko informazioa eta aholkuak ematea.
  • Arrisku soziala saihesteko jarduerak sustatzea.
  • Arrisku sozialeko egoerei aurre hartzeko lan egitea.

Ingurune sozialaren hauskortasun edo haustura egoeran dauden herritarrei laguntza ematea:

  • Eskaera eta egoerak baloratuz.
  • Kasu bakoitzean egoki diren prestazio ekonomikoak eta baliabide sozialak bideratuz.
  • Norbere etxean edo inguru sozialean emateko zerbitzu eta programak martxan jarriz.

Norentzat egiten dute lan?

Profesional taldearen laguntza behar duen edozein santurtziarrentzat, autonomia, integrazioa eta gizarte ongizatea hobetzen laguntzeko.

Non dago?

Helbidea: Sabino Arana z/g (Aspaldiko Nautika eskola)
Telefonoak: 94 420 58 32 edo 94 420 58 27

Zerbitzuak eta prestazioak

Albisteak

RSS iturria ikusi

Agenda