Gizarte Ekintza

 

Nortzuk gara?

Adikzioak prebenitu eta osasun ona sustatzeko hainbat programa eta zerbitzu eskaintzen dituen zerbitzua da gurea, Santurtziko herritar guzti-guztiei zuzendua.

Zerbitzu eta programak

Eskola arloan:
  • Tabakoari buruzko tailerrak.
  • Alkoholari buruzko tailerrak.
  • Kanabisari buruzko tailerrak.
  • "Alkoholiko Anonimoak" elkartearen hitzaldiak.
  • Alkoholaren aurkako mimoa.
  • Alkoholaren arriskuari buruzko tailerrak.
  • Interneteko arriskuei buruzko tailerrak.
  • Afektibitatea eta sexu-hezkuntza, IHESa eta emakumeenganako indarkeriaren prebentzioa.
Familia arloan:
  • Gurasoentzako eskolak: Gurasoei zuzendutako prestakuntza, eskola zentroekin egindako ebaluazioen arabera. Haur Hezkuntzatik hasi eta Bigarren Hezkuntzaraino.
  • Aholkularitza eta familia-orientazioa jokaera txarreko kasuetan.
Komunitate arloan:
  • Adikzio gaiei buruzko informazioa eta orientabideak
  • Arrisku egoeran dauden adin txikikoekin jarduten duten elkarte eta aisialdi klubei eskainitako laguntza.
Arlo sozio-sanitarioa:
  • Erretzen desohitzeko programa herritarrentzat orokorrean. Erretzeari uzteko ikastaroak.
  • Antsietatea eta psikofarmakoen kontsumoa kontrolatzeko programa.

Non gaude?

Adikzioak Prebenitzeko Zerbitzua:

Murrieta etorb., 22, solairuartea, 2. atea

Telefonoak: 94 461 62 11 - 94 483 51 67