HAPOaren berrikustea

 
    
5. fasea
HAPO HAPO-aren ingurumen-ebaluazio estrategikoa HAPO-aren herritarren parte hartzeko plana
  • 2016ko martxoaren 31ko 3/2016 udaleko osoko bilkuran Aurrerapena eta beraren IITa jendaurrean erakustea erabaki da.
  • 2016ko apirilaren 14an, jendaurrean erakusteko erabakia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu da.
  • 2016ko apirilaren 19an, jendaurrean erakusteko erabakia El Correo egunkarian argitaratu da.
  • Inguruko udalerrietara agiriak bidali dira, jakitun ipini eta informatzeko aukera izan dezaten.
  • Udal plangintzaren Aholkularitza Kontseiluak txostena emango du.
  • Jendaurreko erakusketa-aldia amaitu ondoren, idazketa-taldeak txosten tekniko/juridiko bat prestatuko du Santurtziko herritar guztiek aurkeztutako iradokizun guztiei eta beste administrazio batzuetatik igorritako txosten guztiei erantzuteko.
  • Idazketa-taldearen txostena aztertu ondoren, eta Santurtziko herritarren iradokizunetan oinarrituta, udaleko osoko bilkuran HAPOa idazteko IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK erabakiko dira.
  • Aurrerapenaren agiriarekin batera, hari dagokion Ingurumen Iraunkortasunari buruzko Txostena ere erakutsi da.
  • Jendaurrean erakusteko erabakiaren berri eman zaie ukitutako administrazio publikoei eta publiko interesdunari.
  • Jendaurrean erakusteko aldia amaitu ondoren, idazketa-taldeak txosten tekniko/juridikoa idatziko du, ukitutako beste administrazio publikoetatik eta publiko interesdunarengandik jasotako informazioa aztertzeko.
  • 2016ko apirilaren 11tik aurrera, Aurrerapenaren Agiria eta Ingurumen Iraunkortasunari buruzko Txostena Dorretxeko beheko solairuan erakusgai egongo da.
  • Aurrerapena azaltzeko hitzaldiak:
    • Apirilaren 12an 12:00etatik 13:30era
    • Apirilaren 13an 19:00etatik 20:30era
  • Herritarren lantegiak:
    • Apirilaren 19an: San Juan - Mamariga - Erdigunea - San Juan de Dios zonaldeak
    • Apirilaren 21ean: Kabiezes - Villar - Magdalena zonaldeak
    • Apirilaren 27an: Viñas - Bullon - Oyancas zonaldeak
  • Idazketa-taldeak nahi duten pertsona guztien zalantzak argituko ditu. Horretarako, aurretiko hitzordua eskatu beharko da, 625 452 386 telefonora deituz edota partaidetza@santurtzi.net helbidera idatziz.
  • 2016ko ekainaren 17ra bitartean, herritarrek Udal Erregistroan nahi dituzten iradokizunak aurkezteko aukera izango dute. Iradokizun guztiek jasoko dute erantzuna, banan-banan. Iradokizunak aurkezteko orria (PDF 177KB)