Hezkuntza eta irakaskuntza

 

Etapa honek Bigarren Hezkuntzari ematen dio amaiera. Ez da derrigor egin beharreko etapa eta normalean gazteek 16 eta 18 urte artean dutenean egiten da. Batxilergoa egiteko ezinbestez izan behar da Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.

Batxilergoa zenbait modalitatetan egin daiteke. Izan ere, malgua da eta aukera ematen du modalitate bakoitzean zenbait bide aukeratzeko, ikasleak prestakuntza espezializatuago jaso dezan, etorkizunean izan ditzakeen interesekin lotuta.

Hona hemen etapa honen helburuak:

  • Oinarrizko prestakuntza sakontzea eta ikaslea goi mailako ikasketetarako bidean jartzea, direla hauek unibertsitatekoak edo Lanbide Heziketakoak.
  • Ikasketak aukeratzeko bidea zabaltzea, ikasleak bere posibilitate eta interesekin lotutako lana topatzeko aukera emango dion prestakuntza jaso dezan.
  • Ikasleei prestakuntza orokorra ematea, heldutasun intelektual eta pertsonal handiagoa ez ezik, ezagupen instrumental gehiago eta trebetasunetan hobetzeko aukera izan dezan.

Zikloak bi urte dirau, ez bada gaueko txandan egiten dela, horretan ikasgaiak hiru urtetan banatzen dira eta. Ziklo horretan 4 urtez egon daiteke gehienez, baina arau honek ez die batxilergoa Helduen edo Urruneko Irakaskuntza modalitatean ikastea hautatu duten ikasleei.

Batxilergoko ikasketak amaituta, ikasleak Batxilergo titulua jasoko du ikasketak egin dituen modalitatean.

Hona hemen batxilergoan sartzeko bideak:

  • Graduatu titulua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH).
  • Erdi Mailako Prestakuntza Zikloko titulua.
  • Kirol Teknikari titulua.
  • Arte Plastiko eta Diseinuko titulua.

Santurtzin batxilergoa ematen duten zentro publikoak

Santurtzin batxilergoa ematen duten itunpeko zentroak