Hezkuntza eta irakaskuntza

 

Espainiako Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Legea (LOGSE) 1990ean onartu zenetik, derrigorrezko hezkuntzak bi aldi ditu:

  • Oinarrizko Lehen Hezkuntza
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)

Aldi hauetan 6 eta 16 urte bitartekoek ikasten dute.

Gizarte moderno guztiek uste dute gizakia bizitzan zehar etengabe ikasten ari den izakia dela, alderdi pribatu zein sozialetan. Hortaz, gizaki eta ikaslea izatea sinonimoak dira.

Heziketarako eskubideak, guraso edo tutoreentzako betebeharra izateaz gain, adin txikiak etorkizunean izango duen garapen akademikoaren oinarriak finkatzen ditu.

Derrigorrezko prozesuak, hortaz, Oinarrizko Lehen Hezkuntzan du hasiera eta hurrengo gaitasunak hasten eta garatzen laguntzen du:

  • Elkarbizitzako balio eta arauak ezagutu eta aintzat hartzea, beraien arabera jokatzen ikastea, hiritar izateko prestatzea eta giza-eskubideak errespetatzea, bai eta gizarte demokratikoaren aniztasuna ere.
  • Banakako eta taldekako lan-, esfortzu- eta ikasteko erantzukizun-ohiturak garatzea, bai eta norberaren buruarenganako konfiantza, zentzu kritikoa, norberaren ekimena, jakin-mina, interesa eta ikasteko sormena lortzeko jarduerak ere.
  • Gatazkak prebenitzeko eta era onean konpontzeko gaitasunak lortzea, familia eta etxeko esparruan eta harremanak dituzten giza-taldeetan autonomoki moldatzen lagunduko dietenak.
  • Kultura desberdinak eta pertsonen arteko aldeak, gizon eta emakumeen arteko eskubide eta aukeren berdintasuna eta ahalmen urritasuna duten pertsonen aukera berdintasuna ezagutu, ulertu eta errespetatzea.
  • Gaztelania eta autonomia erkidegoko hizkuntza ezagutzea eta erabiltzea eta irakurketarako ohitura garatzea.
  • Gutxienez atzerriko hizkuntza batean oinarrizko gaitasun komunikatiboa lortzea mezu errazak adierazi eta ulertzeko eta eguneroko egoeretan moldatzeko.
  • Oinarrizko matematika gaitasunak garatzea eta kalkulu, geometria-ezaguerak eta balioespenak behar duten problemak ebazten hastea, bai eta eguneroko egoeretan aplikatzeko gai izatea ere.
  • Natur Zientzietako, Gizarte Zientzietako, Geografiako, Historiako eta Kulturako oinarrizko alderdiak ezagutzea.
  • Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak ikasteko erabiltzen hastea, jaso eta sortzen dituzten mezuen aurrean zentzu kritikoa garatuz.
  • Arte-errepresentazio eta adierazpen desberdinak erabiltzea eta ikus eta ikus-entzunezko proposamenak sortzen hastea.
  • Higienea eta osasuna baloratzea, norberaren gorputza eta besteena onartzea, desberdintasunak errespetatzea eta heziketa fisikoa eta kirola norberaren garapena eta giza-garapena laguntzeko erabiltzea.
  • Gizakiarengandik hurbilen dauden animaliak ezagutzea eta baloratzea eta beroriek zaintzen laguntzen duten jokaerak hartzea.
  • Nortasunaren alderdi guztietan eta besteekiko harremanetan afektibitate-gaitasunak garatzea, bai eta bortizkeriaren, edonolako aurreiritzien eta sexu-estereotipoen kontrako jarrera ere.
  • Bide-hezkuntza eta zirkulazio-istripuak prebenitzen eragina duten errespetuzko jokaerak sustatzea.

Santurtzin heziketa-programen ikuspuntuaren araberako kalitateko zentro publiko eta itunpeko zentroen sarea dago.