Hezkuntza eta irakaskuntza

 

Erantzukizuna eta errespetua finkatzen...

DBH zikloa (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) ikasleen derrigorrezko heziketa-prozesuaren azken aldia da, 12 urtetik 16 urtera doana.

DBHn 4 ikasturte daude guztira eta kultura orokorreko oinarrizko elementuak ematen zaizkie ikasleei, bai eta hiritar-heziketa ere gurea bezalako gizarte garatuan sartu ahal izateko, eta Erdi Mailako Lanbide Heziketa Espezifikoa bai Batxilergoa ikasten jarraitzeko.

Ikasketa eta kultura, gizarte eta harremanetarako oinarrien arteko zubia denez, aldi honetan nerabea bere bizitzarako aukera guztiak finkatzen hasiko da, hots, profesionalak, ikasketenak eta gizabanako gisa.

Aldi honetan hainbat balore finkatzen dira, hala nola, erantzukizuna (betebehar eta eskubideen arteko oreka), benetako askatasunez desberdintzen eta aukeratzen lagunduko dien zentzu kritikoa, norberaren askatasunaren praktika eta besteen askatasuna errespetatzea, jokaera demokratiko eta parte hartzaileak, pentsatzeko, aukeratzeko eta jokatzeko barneratzea eta hausnarketa...

Aldi honetan berebiziko garrantzia dauka adin txikiengan zenbait ohitura sustatzeak: irakurtzea, gauzen ordena, bere maila berekoekin harreman positiboak izatea... Izan ere, eskolan, familian eta inguruan ikasitako guztia da heziketaren oinarria.

Oro har, aldi honetako ESKOLA HELBURU garrantzitsuenak honako bi hauek direla esan dezakegu:

  1. Betebeharrak erantzukizunez hartu, eskubideak errespetuz baliatu eta talde lana tolerantziaz burutu. Hortaz, heldutasunera heltzeko aldia da.
  2. Ahozko eta idatzizko adierazpenek hartzen duten mailak heldutasunera eramaten ditu.

DBH zikloa duten zentro publikoak

DBH zikloa duten zentro publiko eta kontzertatuak