Hezkuntza eta irakaskuntza

 

Helduen hezkuntza herritar mota ugarirentzat da: DBH, Batxilergo edo LH titulazioak gorabehera, hezkuntza eta kulturari heldu nahi dieten adinekoentzat; aipatutako tituluak izan gabe ere, lortzeko beste aukera bat izan nahi dutenentzat; jakin-minak bultzatuta, hezkuntzak zabaltzen dituen hainbat alderdi jorratu nahi dituzten herritarrentzat, hala nola, Artearen Historia, Literatura eta abar. Bestalde, badira beste herrialde batzuetatik etorritako pertsonak ere, hemen bizitzeko gure hizkuntzetan alfabetatzeko aukera eta interes handiko beste zerbitzu osagarri batzuk behar dituztenak. Eta azkenik, heziketa akademikotik kanpo geratu izanagatik ere, eskola-prozesuari hasiera-hasieratik ekin nahi dioten herritarrak ere daude HHIZn ikasle.

Helduen hezkuntzan pentsatzea, zera da, hezkuntza-erakunde batean pentsatzea, zeinen helburua den adinez nagusiak diren guztiei garapen pertsonal eta profesionalerako beharko duten ezagutza eguneratu eta ikasketa-prozesua hasi edo amaitzeko aukera ematea.

Helduen hezkuntzaren helburuak

Helburu nagusiak honako hauek dira:

  • Oinarrizko prestakuntza lortu eta hezkuntza-sistemak eskaintzen dituen irakasgaietarako sarrera egokia izatea.
  • Lan-kualifikazioa hobetzea edo beste lanbide batzuetarako prestakuntza jasotzea.
  • Gaitasun pertsonalak eta herritarren partaidetza garatzea.
  • Gizartean bazterketa pairatzeko arriskuak gutxitzea, batez ere sektore pobreenetan.
  • Nagusienei euren gaitasunak handitu eta eguneratzeko aukera ziurtatzea.
  • Gatazka pertsonal, familiar eta sozialak aurreikusi eta konpontzen laguntzea, emakume eta gizonen eskubide eta aukera berdintasuna sustatuz.

Eskaintzen diren modalitateak

Oinarrizko prestakuntza

Helduen Oinarrizko Hezkuntzarako Zentro Publikoek ikastaro egokiak eskaintzen dizkie oinarrizko gaitasunik ez duten edo euren prestakuntza pertsonala eguneratu eta zabaldu nahi duten herritarrei.

Hasierako irakaskuntza (I eta II)

Ikastaro ugari eskaintzen ditu, alfabetatze-mailatik hasi eta Helduentzako Bigarren Hezkuntzan sartzeko prestakuntza egokia lortu arteko maila guztiak.

Atzerritarrei integratzen laguntzeko ikastaroak

Gaztelaniazko eskolak maila askotan, bai eta hezkuntza sisteman integratzen laguntzen duten kultura orokorrekoak ere.

Prestakuntza pertsonala

Ikastaro ez formalak (informatika eta Internet edo atzerriko hizkuntzetarako hastapen ikastaroak, kultura lantzeko ikastaroak) gaitasun pertsonala garatu eta bizitza sozial eta kulturalean parte hartzeko aukera izateko.

Helduentzako Bigarren Hezkuntza

Ikastaro hauek DBHko titulua lortzeko behar diren ezagutza eta gaitasunak jaso nahi dituzten 18 urtetik gorako herritarrentzat dira.

Santurtzin…

Santurtziko HHIZ 1985etik dago zabalik eta bertan arlo hauetan guztietan esperientzia handia duten profesionalak ari dira lanean.

Santurtziko HHIZ

Helbidea: Santa Eulalia Kalea, 43, 48980 Santurtzi, Bizkaia

Telefonoa: 944 93 73 65

Faxa: 944 937 251

Webgunea: Ikusi webgunea

E-posta: 014419aa@hezkuntza.net