Hezkuntza eta irakaskuntza

 

Santurtzik eskaintza anitz eta handia du 0 eta 3 urte arteko umeentzat.

Azken urteotan Santurtzi haur-hezkuntzako zerbitzuak handitzearen garrantziaz ohartu da eta ondorioz, hemen, gure inguruko beste udalerri batzuetan bezala, zerbitzua handitu egin da. Helduok gero eta argiago dugu ezinbestekoa dela umeen garapen biologiko, sozial eta afektiboa hezkuntzan ere aintzat hartzea, hemendik urte batzuetara gure komunitateak herritar libre, ondo prestatu eta zoriontsuez osatuta egon daitezen.

Etorkizuneko ikaslearen oinarriak etapa honetan eraikitzen dira. Umeak lehenengo urteetan bere nortasunaren oinarriak jarriko ditu bere bizipen eta esperientzia berrien bidez. Horretxegatik, ezin garrantzitsuagoa da beren-beregi eurentzako egindako zentro eta programak egotea, bai eta prozesua behar bezala garatuko dela ziurtatuko duten langileen babes eta laguntza izatea ere.

Egoera idealena familia eta eskola elkarlanean aritzea da. Bestalde, familia mota berriak eta emakumea lan-munduan sartu izana izan dira erakundeak gaian parte hartzera eta hezkuntza ziklo hau sustatzera eraman dituzten arrazoi nagusiak.

Horrela bada, azken urteotan Udalak haur-eskola bat sortu zuen Pedro Ikaza kalean inbertsio handia eginda eraikitako eraikinean, eta gero beste bat egin zuen Kabiezesen.

Udalerriko itunpeko zentroak ere oinarri-oinarritik hasi dira eskaintza zabaltzen. Horrela bada, bien ala bien ahaleginei esker, gaur egun gure herria horrelako zerbitzuetan ere herri oparo eta modernoa da.

0-3 ziklorako programak dituzten udalerriko hezkuntza zentroak: