Hezkuntza eta irakaskuntza

 

Lanbide Heziketa laneko kontuekin eta lan-merkatuarekin estuen lotuta dagoen ikasketa-multzoa da, eta, gaur egun, norberaren bizitza aktiboan lantzeko prozesutzat jotzen da; hots, Lanbide Heziketaren barruan, prestakuntza arautua (eskola-adineko neska-mutilena), enplegurako prestakuntza (lanean dabiltzanena) nahiz gaitasun profesionalen aitortza sartzen dira.

Lanbide Heziketak 170 titulu inguru (oinarrizko, erdi eta goiko mailetan banatuak) eskaintzen ditu, ikasleek lanbiderako gaitasuna lor dezaten, eta lan kualifikatuak eskuratu. Tituluak multzo profesionaletan biltzen dira, eta modulu izeneko ikasgaiak dituzte: eduki teoriko eta praktikoak dituzte, bai eta enpresan lan egiteko praktikaldia ere.

Heziketa-zikloa eremu profesional jakin bateko ezagutza teoriko-praktikoz osatutako irakaskuntza arautua da, eta ikasleek Lanbide Heziketako titulu bakoitzaren gaitasunak garatzea du helburu.

Hezkuntza-Sistemako lanbide-heziketaren irakaskuntzak honela daude antolatuta:

  • Oinarrizko Lanbide Heziketako Zikloak.
  • Erdi-Mailako Heziketa-Zikloak
  • Goi-Mailako Heziketa-Zikloak.
  • Espezializazio-programak.

Lanbide Heziketako tituluak hauek dira:

  • Oinarrizko Profesionalarena, Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetan sartzeko aukera izango dute.
  • Teknikariena, Goi-Mailako Heziketa-Zikloetan sartzeko aukera izango dute.
  • Goi-mailako Teknikariena, Unibertsitatean sartzeko aukera izango dute.
    • Heziketa-ziklo batek 2.000 irakastordu ditu(batzuek, salbuespen gisa, 1.400 eta 1.700 ikastordu dute), bi ikasturtetan banatuta.
    • Horietatik, 350 eta 600 ordu bitarte erabiltzen dira lantokietan derrigorrezko praktikak egiteko.

Santurtzin Lanbide Heziketa eskaintzen duten zentroak

  • Lanbide Heziketaren eskaintza EAEn
  • Lanbide Heziketa Euskadin