Hezkuntza eta irakaskuntza

 

Maiatzean, Euskadiko Eskola Kontseiluak hiru udalerri aukeratu zituen, Gipuzkoako Urnieta, Laguardia-Arabako Errioxako Kuadrilla eta Santurtzi, esperientzia pilotu bat burutzeko. Esperientzia horren helburua honako hau da: herriko eskola komunitatea mugitzea debate, proposamen eta estrategien inguruan, gaur egungo heziketaren munduak azaltzen dituen arazo, errealitate, erronka eta abarrei buruz.

Ekainaren 14an, Santurtziko alkateak, Aintzane Urkijok, eta Euskadiko Eskola Kontseiluko presidenteak deituta, Nelida Zaitegik, egitasmoaren talde eragilearen lehen bilera burutu zen. Eskola zentro gehienak izan ziren bileran eta ondo hartu zuten egitasmoa. Proposatutako lanak ikasturtearen lehen hiruhilekoan egitea erabaki zen, hots, 2017ko irailetik abendura bitartean.

Irailaren 19an, beste bilera bat egin zuten kideek Casa Torre Jauregian, lanen ardura izango zuen talde eragilea sortzeko. Talde hori zentro gehienetako zuzendariek, udal teknikariek eta Euskadiko Eskola Kontseiluko kideek osatu zuten.

Gure udalerrian heziketaren egoeran eragina duten gaien ikerketa eta aukeraketa eginez hastea erabaki zen. Ondoren, urriaren 25eko osoko bilkuran heziketa-sare eta hezkuntza hobetzeko beharrezko printzipio, estrategia, ekarpen, ideia eta abarrekoak mugatzen hasiko da. Osoko bilkura udalerriko irakasle guztientzat izango da, beren ezagutza eta esperientziak emanez parte hartu ahal izateko.

Halaber, egitasmoa garatzeko burutu behar diren jardueren egutegia sortu da.