Hezkuntza eta irakaskuntza

 

DBHko ikasketak bukatzean, Derrigorrezko Hezkuntzako aldia bukatzen da. Zenbaitetan zalantzak sortzen dira jarraitu beharreko bideari buruz. Hemen ikasleek izan ditzaketen aukerak deskribatu eta erabakia hartzeko gomendio batzuk emango ditugu:

  • Batxilergoa.
  • Lanbide Heziketako Zikloak, Arte plastiko eta diseinuko lanbide-ikasketak, erdi mailako kirol-ikasketak…
  • Helduen hezkuntza iraunkorreko programetarako sarbidea, DBHko titulua lortu ezean.
  • Lan munduan sartzea.

Ikaslea trantsizio-unean dago, bidegurutzean. Batzuetan ez da erraza izaten nondik jo behar dugun jakitea, azken helburua ere ez delako argia. Ikasketa akademikoak aukeratzea eta etorkizuneko lanbide egokia hautatzea ez da batere erraza. Ez da arinegi aukeratu behar. Zer aukeratu argi ez badago, hobe da zentratu eta aukera guztien gaineko informazioa jaso, bai prestakuntzari begira, bai gerora izan ditzaketen lanbide-garapenei begira. Aukera bat ez da bestea baino hobea, onena ikaslearen gaitasun eta itxaropenekin egokitzea da.

Ondoko galdera lagungarria izan dakiguke: zertan ikusten dut neure burua hemendik urte batzuetara lanean eta zer egin nahiko nuke? Erantzun argia badugu, heziketa sistemaren adarretatik joango gara, espezialitateei eta egin behar diren ikasketa konkretuei buruzko informazioa irakurtze.

Erantzuna ez bada argia, erabakia arin hartu aurretik, hobe da adar guztiei begiratzea, balizko irtenbideak ikertuz, guregan interesa piztu dezakeen informazioren bat aurkituko dugulako ziur aski.

Edonola ere, lasai hartu behar da eta gaiari etsi gabe ekin behar zaio. Erabakia hartzeko eman ditzakegun zenbait gomendio hurrengoak dira:

  1. Bi urte lehenago hasi behar dugu horretan pentsatzen. Denbora azkar doa eta gaiaz zenbat eta gehiago hausnartu, hobe.
  2. Ideia argi izan zein ez, beti da gomendagarria oraingo tutoreari edo zentroko orientabide-departamentukoei galdetzea.
  3. Familian landu beharrekoa da, nahiz eta norberaren etorkizunean eragina izango duen erabakia den, familia-mailan lantzeak aurretik duen prestakuntza-aldia zein den argitzen eta familiako kide guztiak inplikatzen laguntzen du.
  4. Interneten kontsulta ditzakezuen baliabideak daude eta haietako batzuek testak proposatzen dituzte, adibidez:

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/es/contenidos/informacion/dia6/es_2027/adjuntos/eso_ondoren/despues_eso_10_c.pdf

http://www.ivap.euskadi.eus/r61-2347/es/contenidos/informacion/dia6/es_2027/adjuntos/eso_ondoren/despues_ESO_09_c.pdf

http://www.educaweb.com/contenidos/educativos/seguir-estudiando/hacer-despues-eso/

http://www.consumer.es/web/es/educacion/escolar/2007/10/04/170223.php

http://informatevalorayelige.blogspot.com.es/p/orientacion-academica-4-de-eso.html

http://www.ikaslanbizkaia.eus/images/stories/alba/sistema-eductivo-lomce.pdf

Edonola ere, hemendik aurrera zabaltzen diren bideei buruz egin ditzakegun zenbait ohar orokor daude. Lanbide Heziketako ikasketak praktikoagoak direla izan behar duzu kontuan eta berandu baino lehenago lanbide zehatz baten eduki eta praktika espezifikoetan ardazten dira (adibidez: sistema informatikoen teknikaria, mekanikaria, ile-apaintzailea...).

Kirol eta arteei buruzko ikasketak daudela ere hartu behar da kontuan. Haietako batzuetan sartzeko DBHko tituluaz gain, kirol- edo arte-gaitasunak baloratzen dituzten azterketa praktikoren bat gainditzea eskatzen dute.

Batxilergoan lanbide baterako prestakuntza zehatza ematen ez duten ikasketa teorikoenak batzen dira eta goi mailako zikloetara sartzeko oinarriak sendotzen dira.

Goi Mailako Zikloak edo Unibertsitateko Ikasketak ere badira.

DBHko titulua lortu ezean, HLPPko zentro batean Ofizioren baten prestakuntzarako sarbidea izan daiteke, lehengo LHZ, eta Helduen hezkuntza iraunkorreko Zentroan titulua lortu.