Hezkuntza eta Irakaskuntza

Heziketa Santurtzin

Santurtziko Udaleko Hezkuntzako Udal Zerbitzuek dute udaleko hezkuntza-eskumenak eta Kultura eta Euskara Arloan kudeatzen den hezkuntza arloko gaietan eman beharreko babesaren antolaketa burutzeko erantzukizuna. Arloaren helburua, besteak beste, heziketa sustatzea da, herritar osasuntsu, zoriontsu eta arduratsuak izan daitezen.

Santurtzik Heziketa Zentru Integrala du, ume guztien eskolaratzea bermatzen duena, bai sare publikoan bai itunpekoan, txiki-txikiak direnetik goi mailako ikasketa eskaintza zabalera. Probintziako Unibertsitate Eskolak, Unibertsitateak eta abarrekoak oso hurbil egoteak udalerriko biztanle guztien ikasketa-ibilbidea bermatzen du, kalitate maila handikoa eta oso anitza.

Santurtzi Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Sareko kidea da, zeinetan Asia, Amerika eta Europako 36 herrialdetako 481 hiri dauden. Hiri hauek hiri- eta gizarte-garapenarekiko konpromisoan heziketa dute ardatzetako bat eta udal gobernuak ardatz horretatik abiatuta hirian burutuko duen jarduera ezartzen du, bakoitzaren jarduerak hobetuko dituzten esperientziak eta elkarrizketak partekatuz.

EAEko hezkuntza sistemaren organigrama

Heziketa sistemaren faseak

Santurtziko Heziketa Zentroak:

Albisteak

RSS iturria ikusi
  • Hezkuntza hobetzea proiektua: jakin, elkarrizkatatu eta ekarpenak egitea
  • Haurreskolak
  • EHU-UPV
  • HLP Santurtzi
  • Helduen hezkuntza
  • Musika eskola
  • Santurtziko Udal Euskaltegia
  • Kzgunea