Kontsumo

 

Zer da KIUB?

Udalak Santurtziko kontsumitzaile eta erabiltzaileei informazioa, orientazioa eta laguntza emateko xedez kudeatzen duen zerbitzu publiko eta doakoa.

Zer eskaintzen du?

  • Informazioa eta aholkularitza, ondasunak kontsumitu eta zerbitzuak erabiltzen dituzten herritarrei.
  • Kontsumo arloan egiten diren kexa, erreklamazio eta salaketen kudeaketa:
    • Alderdiak adiskidetzeko akordiora heltzeko bitartekaritza.
    • Akordiorik lortu ezean, erreklamazioa aurrera eramateko bideen berri ematea.
    • Salaketak baldin badira, dagozkion erakundeetara helaraztea.
  • Kontsumo gaietan prestakuntza- eta sentsibilizazio-ekintzak dinamizatzea.

Nork erabil dezake?

Azken hartzaile gisa ondasunak erosi edo zerbitzuak erabiltzen dituzten herritarrek, kontratu bidezko harremana betiere enpresa edo profesional batekin badute.

Merkataritza- edo enpresa-jarduera batekin lotutako asmoz jarduten duten herritarrek ezin dute erabili.

Noiz erabili?

  • Ondasun bat erosi (etxebizitza, autoa, altzariak, etxetresna elektrikoak...) edo zerbitzu bat kontratatu (telefonoa, energia, obrak, bidaiak, autoen konponketa...) AURRETIK, aholkua jasotzeko.
  • Egoera jakin baten ONDOREN, herritarrak uste duenean kontsumitzaile edo erabiltzaile gisa dituen eskubideak urratu egin direla, kexa edo erreklamazioa nola aurkez dezakeen jakiteko.

KIUBek noiz ezin du esku hartu?

  • Partikularren arteko kontu pribatuetan.
  • Auzibidean dauden edo dagoeneko sententzia jaso duten kasuetan.
  • Erreklamazioa Herri Administrazio baten aurkakoa denean.
  • Irakaskuntza Arautua ematen duten baimendutako zentruen aurkako erreklamazioetan. Eskumena: Hezkuntza Saila (Eusko Jaurlaritza).
  • Aldez aurretik elkargoko kidea izatea eskatzen duten lanbide liberalen aurkako erreklamazioetan (Zuzenbidea, Osasuna, Etxaldeen Administrazioa...). Kasu horietan izapidea Profesionalen Elkargoaren bidez egingo da.
  • Auzokideen komunitateetan eta etxebizitzen alokairu-kasuetan sortutako eztabaidetan. Eskumena: Bizilagun Zerbitzua (Eusko Jaurlaritza).